Euskaraz Bai Futbol Festa 2011

bizarrain 1456131665085 Bizarrain | 2012-01-19 18:29



Zortzigarren urtez, Euskaraz Bai Futbol Festa antolatu dugu Herrerako Sporting kirol elkarteak eta Bizarrain kultur elkarteak. Ekimen honen bidez, gurasoei, haurrei, ikastetxeei eta kirol elkarteetako kide eta arduradunei gogorazi nahi diegu euskarak esparru naturaltzat dituela kirola eta jolasa. Bizitzako arlo guztietan euskarak normaltasunez aurrera egitea lor dezakegu, ahalegina atsegina baita. Denon konpromisoarekin are errazagoa izango da.

Aurtengo futbol festako kartelaren diseinua Herri Ametsa Ikastola, Herrera eta Altza Herri-ikastetxeetako haurrek egindako irudietatik aukeratutakoekin osatu dugu. Irudirik politena Txomin Unanuek (Altza Herri-ikastetxea) egin du. Bigarren eta hirugarren sailkatuak Leire de Luis (Herri Ametsa Ikastola LH 5.B) eta Haizea Sanz (Herrera Ikastetxea 5.Maila) izan dira.

Eskerrak eman nahi dizkiegu kartel lehiaketan parte hartu duten ikastetxe eta umeei.

Hona hemen aurtengo kartelak.

Irabazlea:
Bigarrena:
 
Hirugarrena
:


Utzi iruzkina: