BESTE HERIOTZA BAT URDAILEKO MURRIZKETA BATEN ERRUZ

bisturi 1456131657992 A GOLPE DE BISTURÍ | 2008-04-25 15:34

Azken hamabost egunetan bi biktima izan dira Bartzelonan mota honetako ebakuntzen ondorioz.

estomago

48 urteko emakume bat izan da oraingoan Bartzelonako Sagrada Familia klinikan hil dena urdaila murrizketa baten ebakuntzaren ondorioz.

Ebakuntzak arrakastarik ez izatean emakuma garun-heriotza egoeran sartu zen Bartzelonako zainketa Intentsiboetako Unitatera  (ZIU). Emakumea astelehenean operatu zuten eta orain, familiarren gertuko beste iturri batzuen arabera euren senideek kirurgilaria salatu nahi dute ustezko zabarkeriagatik.

Emakume hauek dira, azken bi aste hauetan zehar ebakuntza mota honen ondorioz Bartzelonan suertaturiko heriotzak. Aurreko kasua leku berdinean eta arrazoi berberagatik gertatu zen urtarrilaren 21ean. Hau dela eta, klinika hau epai-data baten zain dago.

Hildako emakumeak arazoak zituen pisuarekin. Ebakuntzaren aurretik, klinikak medikuen hitza guztiz fidagarria izango zela bermatu zuen, eta zailtasunik ez zela egongo komunikatu zioten. Oraingoan, senideak guztiz etsiturik daude. Klinikak eskeintzen zieten bermea egiazkoa ez zela ikusirik, medikuak aitzipetu nahi dituzte. Hauek, salaketa jaso ondoren, bitartekaritzaren ostean heriotza ekarri zuten zailtasunak guztiz “normalak eta aurreikusgarriak” izan zirela jakinarazi zuten.

Klinika honen zuzendariak, Jose Roberto Serrak, teknika kirurgikoa “guztiz zuzena” izan zela bermatu zien atzo kazetariei. “Ebakuntza hauetan gerta daitezkeen zailtasun aurreikusgarriak izan ziren, %10 eta %15 baten kalkulatu daitezkeenak, alegia”.

Klinika hau, Bartzelonan sortu ziren lehenengotarikoa da eta bere sorkuntzatik era honetako 329 ebakuntza kirurgiko egin ditu %0,9-ko hilortasun tasa izanik.

 


Utzi iruzkina: