ipar haizea

bikingoak 1456131622350 Bikingoak | 2008-05-07 17:32

ZIRKULU POLARRA, ZIRKULU GORRIA rku1

 

RKU-ren akanpada biharko egiarantz

           

 

Inork gutxik pentsatzen du latitude horietan, bertan daukaten bizi maila altua izanik, komunistak daudela, baina ikusitakoak ikusi ondoren, uste ustel horri buelta ematerik badago.

Uztailaren 1-8 artean burutu da Revolutionare Komunistiska Ungdom (RKU) gazte erakunde komunista suediarraren topagunea; zenbait arloetako arazoen inguruan gogoeta bultzatu eta egungo egoerari erantzuteko bildu dira 500 gazte Estokolmotik 400 kilometrora dagoen Sednie lakuaren alboan, suediar baso nordikoaren erdi-erdian. Eguzkiak ia hogei orduz hartzen du zerua beretzat garai hauetan, eta badirudi astroak Eskandinaviako lurrak baino zerbait gehiago argitu duela ekimen hau ikusi ondoren. rku

            Baina hona bertaratu diren militanteak ez dira soilik ile-horiak eta begi urdindunak: hainbeste bikingo artean erraz aurkitu ditzakegu palestinarrak, kurduak, kubatarrak, sahararrak, irlandarrak, euskaldunakvenezolanoak, argentinarrak, txiletarrak... Antolatzaileek diotenez hau klase kanpamendu bat da, ez nazio jakin batekoa; eta guztiok dakigun legez, klaseek ez daukate mugarik. Herrialde bakoitzak bere arazo, ekintza eta esperientzia propioak elkartrukatu ditu besteekin, eta guztienak aditu. Bizitzaren unibertsitarioentzako sekulako aberastasun jarioa, ezbairik gabe.

            Emin Omar Naiad PKK erakunde kurduko militantea da, eta erbestea jasan izan du azken 8 urteetan bere ideiak direla eta; hitzaldi bat eman zuen bere herriaren egoera latza azalduz, ikusleentzat erabat ezezaguna zen materiala erakutsiz, bideoak batik bat, gobernu turkoa nola edo hala ezabatzen saiatzen dena: herrixken bonbardaketak, fusilamenduak, gerrillaren mugimendu eta ekintzak... Kurduak dira naziorik ez daukaten munduko herririk handiena (25 milioi) eta bost estatutan banatuta aurkitzen dira gaur egun: “Gure herriaren egoera izugarri zaila da, eta yankien okupazioak ilusio faltsuak eman dizkio jendeari; enpresei interesatzen zaien unean berriz ere salduko gaituzte, eta orduan irakiarren eta turkoen eskutan geratuko gara, geure burua guk bakarrik babestu beharrean...” Burrunbada bat entzun da bere atzean, eta elkarrizketa entzuten ari zen jendeak oihukatu dio. “ Ez zarete bakarrik egongo!!! pkk

            Bisitariak azpiegitura itzela daukate haien eskura: teknologia berriak, kanpinak, janaria, agenda bete-betea, eta guzti horretatik onena...Laku ondoan sauna!

            Gaiaren harira itzulita, egun hauetako eztabaida muinetako bat Suediaren gobernu aldaketa izan da, 20 urteetan lehen aldiz eskuineko alderdi koalizioa igo baita parlamentura, eta ondorioz orain arte bizi izan duten egoera errotik aldatuko duelakoan daude; erakunde iraultzaileek munduan zehar (hala nola Euskal Herrian, Kurdistanen,  

Hego-Amerikan..)jasan duten kriminalizazio prozesuak ikusirik, orain beraiei tokatuko zaiela pentsatzen dute. Hala eta guztiz ere RKU-ko buruetako batek, Johann Bülderrek, zera helarazi nahi izan digu: “Gure lanak Suedia hobe bat eta mundu justuago bat eraikitzera bideratuta daude, eta ez gara geure ideietatik inoiz urrunduko: mundu ederrago bat soilik sozialismoan lortu daitekeelako.”

 

 

 

hanna



Utzi iruzkina: