ERREALITATEA (Hesian)

bihotz_erreak 1456131619114 BihOtZ_eRReaK | 2007-10-12 12:56

Itsasoaren ur gazia panaz

zerbaitek dastarazi dit.

Oraina mundu hontan biraka

txumustuka dabil.

 

Zer du onik ardo garratzak

zer du txarrik albo eskaleak.

Norberak du(e)na axola ez du(e)nean

ez du axola besteak.

 

Eguzkiak berotzen duena

har nahi nuke nabari soilik.

Ziur malko guztien uhartean

legoke lain bat handiki.

 

So egin so egin izarrei

zenbat dirudi, goze ta kemen

Batzuen gehiegikerien miradek

besteak dira hemen.

 

MUNDU ASKE BATEN BILA,

IBILIKO GARA

POBREZIAREN ITZALAK,

GAUR BANANDU NAHIEAN

GALDUTA DABILEN,

ORAINAREN GEROA ZUZENDUZ

BIDEAK ULERTUZ,

OHIUAK ASKATUZ

 

Gaur egungo xedeetan behar

nor bere itxura osatzea.

Besteen adina izan eta,

xumeetaz errukitzea.

 

Sinez dihotzut nire eskutan

pare dago(e)na parekatzea.

Ilunean ez legoke argi izpirik

ez argi behan ilunik.

 

MUNDU ASKE BATEN BILA,

IBILIKO GARA

POBREZIAREN ITZALAK,

GAUR BANANDU NAHIEAN

GALDUTA DABILEN,

ORAINAREN GEROA ZUZENDUZ

BIDEAK ULERTUZ,

OHIUAK ASKATUZ

 

ARRAZA, KULTURA, OHITURA

EDONOREN PARTE

EZ BEREIZMEN HASI

ELKARTASUN BAIZIK

IBIAEN BIDAIA

ELKAR DESIO HONETAN

ITSASO ZABAL BAT

OSA DEZAGUN

NORBERAK BERE URRATSA EMAN BEZA!!


 _IZAS_


Utzi iruzkina: