Ez dakit nondik hasi, ez dakit zelan azaldu, ez dut ulertzen zergaitik sentitzen dudan sentitzen dudana, ez dakit non sartu zaren, non gelditu diren zurekin igarotako une guztiak. Zugan pentsatzen ematen ditut egunak, zugan pentsatzen ematen ditut gauak, etxean nagoenean ezin zaitut nire burutik atera, kaletik noanean nire aurretik agertuko zarela imajinatzen dut, ez dakizu zenbat min egiten duen zure irribarreak nire buruan...
Ez dakidanean zer egin, eta negar egiteko goga etortzen zaidanean, nire sentimenduak paperera pasatzen ditut (kasu honetan ordenagailuko pantailara) eta badirudi horrela nolabaiteko lasaitasuna lortzen dudala... Hala ere batzuetan honek ez dit laguntzen, eta sentimendu honekin ez dudala inoiz bukatuko iruditzen zait. Bera barik ezer ez naizela pentsatzen dut, bera barik bizitzeak merezi ez duela, baina badakit egunen baten infernu honekin amaituko dudala, nik irabaziko dudala, guzti honen atzean nire bizitza dagoela, bere ostean nire benetako bizitza egongo dela...
Blog honetatik aprobetxatu nahi dut, laguntza behar izan dudan guztietan hor egon zaretenoi nigaitik egindako guztia ezkertzeko; dei bat momentu txar batean, une goibel batean hitz batekin nire irribarrea ateratzea lortu duzuenoi, nire lagunei...eskerrikasko!!
Eta zuri, zuri bakarrik esan al dizut begiak zabaltzen dituzunean ez naizela hemen egongo.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: