Pentagonoko bideoak
Irailaren 11ko atentatuetan, Pentagonoaren kontra jo zuen Boeing
abioiaren irudiak publikatu dituztela, horixe izan zen atzo
telediarioetako notizia bat. Nonbait, kospirazio teoria guztiekin
bukatu nahi zuten (badakizue, ez zela hegazkina erori, misilak zirela,
ea holako destrozoa nola egin zuen hegazkin bakarrak, non zeuden
pusketak... Interneten behintzat izugarri zabaldu diren teoriak).
Publikatu dituzte ba bideo santu hoiek, eta zakurraren putza. Lehen
baino okerrago edo lehen bezala, gehinez. Apenas ezer ikusten den. Kea,
sua.
Eta nik, teoria konspiratorio absurdo hoien zale diren guztiei behingoz
arrazoia kenduko dien froga definitiboaren zai jarraitu behar.
Hona bi bideoak.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: