LEGE BERRIAK OVERBOOKING-AREN KONTRA
Europar Batasunak hainbat lege berri martxan jarri ditu overbooking-aren kontra joateko. Horrek sortzen dituen arazoak ekiditu nahi dira, horregatik isunak gero eta altuagoak izango dira. 2007ko abenduan Bruselan egin zen batzarrean legedi berria aurkeztu zuten. Lege horrek hainbat puntu ditu eta garrantzitsuena overbooking-arekin zerikusia duena da. Gai honi buruz 1991an lneurri batzuk ezarri ziren, baina arazoa gero eta larriagoa denez, lege aldaketa bat egitea pentsatu zuten.
Orain arte, overbooking-aren, atzerapenen eta kantzelazioengatik ezartzen ziren isunak 150-300 euro artekoak ziren, baina Europar Batasuneko epaitegiak azkeneko legean argitaratu duen moduan isun hauek 250-600 euro bitartekoak izango dira.
Eskakizunak momentuan
Urte osoan 250 milioi pertsonek bidaiatzen dute hegazkinez eta horietatik 250.000 pertsonek jasaten dute urtean zehar overbooking-a. Arazo hauek gertatzen direnean konpainiaren leihatilara joan eta momentuan eskakizunak egitea gomendatzen du Europar Batasunak egindako lege berriak. Konpainiak eskakizun horiek jaso eta nahitaez konponbideak eman behar dituzte. Legeak esaten duen moduan, konpainiak dirua bueltatu, bidaia atzeratu edo lehenbailehen beste garraiobide bat lortzen saitu behar dira, horrela ez bada, salaketa bat ipintzeko aukera egongo da.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: