BERLIN, Europaren kultura hiriburua
KULTURALKI ETENGABE HAZTEN ARI DEN HIRI DINAMIKO ETA MODERNOA! EZ DAGO ASPERTZEKO ASTIRIK!
Komunikabideen dorrea da Berlineko eraikuntzarik esanguratsuenetariko bat.
Tendentzia sortzailea
Berlin hiriaz ahalik eta gehien gozatzeko, bere bizi estilora bilakatzea da onena. Biztanleriaren erdia baino gehiago 35 urtetik beherako pertsonez osaturik dagoen hiri batean, ez dago denbora galtzerik. Monumentu oro, arte modernoko erakusketak, lasai egoteko parkeren bat edo eta bere gastronomia eta garagardoaz gozatzeko taberna edo jatetxeak hiri guztian zehar daude sakabanaturik.
Mitte distritua, hiriaren zentro historiko, politiko eta monumentala
Azken bost urtetan, hiria guztiz bilakatu da arkitektura modernoko eraikuntza berriak direla eta, hala nola Potsdamer Platz. Harresiaren birrintzeaz geroztik hiria bere birjaiotzetik esnatzen aritu da eta lehen etxe okupez beterik zegoen alderdia orain trafiko murritzeko kale zabal, monumentu, parke anitz eta batez ere kultur gune eta artista berrien puntu neuralgiko bilakatu da. Horixe da Mitte distritua, hiriaren zentro historiko, politiko eta monumentala. Hirian egun gutxi batzuk pasatu ez gero, komenigarria da auzo hau behintzat ondo bisitatzea.
Pauso gutxira
Tiergarten hiriko parkerik handiena eta bertatik berehala Brandenburgoko atea eta Pariser Platz daude
Brandenburgoko atearen alboan dohaineko sarrera duen Reichstag eraikuntza aurkitzen da, historiaz josia Norman Foster arkitektoak diseinaturiko kupula futurista berria du ezarrita. Hegoalderantz pauso gutxitara, Tiergarten hiriko parkerik handiena dago eta bertatik berehala Brandenburgoko atea eta Pariser Platz, non alokairuzko bizikletak aurki daitezkeen. Oinez gertura daiteke baita ere Holokaustoaren monumenturaino eta naziek hil zituzten juduen oroimenez eraikiriko 2700 pilareak ikusi.
Ebert etorbidetik jarraituz gero ordu arteko janari txikiren bat egiteko aukera zabala dago. Ohikoak dira mueslia, yougurra eta fruta 1,80 eurotan eskaintzen dituzten saltokiak. Eta leku horretatik distantzia gutxira Potsdamer Platz, gaueko klubez, museoz, zinez eta jatetxez josirik dagoen kalea aurki daiteke.
SSSpree ibaiaren ertzetara aurki daiteke East Side Gallery-a. Hormaren zatirik luzeena (1,3km).
Underground
Gauez ere hiriak bizirik dirau eta aukera oso zabala da. Underground estiloa inon baino hobeto garatu den hirian festa inprobisatuak nonahi aurki daitezke eta taberna eta klubek ez dute ixteko ordutegi finkurik. Tacheles, lehenago eraikuntza okupatua izan zena, eta gaur egun mundu-mailako sortzaileentzat arte-leku bihurtu denak, zenbait gune ditu solasaldia izan eta edariren bat hartzeko. Eraikuntzaren azkeneko solairutik, Mitte auzoaren ikuspegi magiko batez goza daiteke eta garagardo litro batez lagundurik egiten bada, hobe.
Festa inprobisatuak nonahi aurki daitezke
Tachales eraikuntza
Cassiopea deituriko konplexu industrial abandonatuetan zehar buelta bat emateak ere merezi du, gauez etxera itzultzeko presarik ez badago. Warschauerstrasse eta Friedrichshain auzoen artean dago eta bertan musika estilo desberdinetako dantza sesio luzeez gozatzeko aukera dago.
Bigarren eskuko produktuak saltzen dituen merkaturik ezagunenetariko bat ere Berlinen aurki daiteke. Kunstmarkt da eta asteburutan aurki daiteke zabalik Juni etorbideko 17.ean.
Spree ibaia Bode museoa inguratzen.
Berlinek garraio bide eskaintza zabala du, tren, metro, autobus, tranbia eta ferryez osaturik. Autobusen 100 eta 200 lineek autobus turistiko bezala funtzionatzen dute eta beraien prezioa 1,20eurokoa da. Gomendagarriena Welcome Card txartela eskuratzea da, honek edozein garraiobide 3 egunetan zehar muga gabe erabiltzea ahalbidetzen baitu. Gainera bisita turistikoetan eta zenbait museotan %50eko deskontua lortzeko aukera ere ematen du. Txartel hori edozein turismo bulegotan lor daiteke.
Berlin bisitatzea, Europa eta Alemaniako XX. Mendeko historia bisitatzea da. Baina ez da arte eta historiaz josiriko hiria bakarrik, baizik eta erakargarritasun horietaz aparte baditu Berlinale, zine festibal internazionala, Love Parade, musika festibala edo eta Literatura festibal internazionala. Edonola ere, Europan zehar bidaiatzea gustuko izan ez gero derrigortutako bisita eskatzen duen lekua da Berlin.
Berlin hiriari buruz informazioa gehiago:
Iruzkinak
Utzi iruzkina: