BERDETIK URRERA

bidaide2 1456131601063 BIDAIDE | 2008-05-28 09:42

Azken 5 urteetako bidaiariek landa etxeak aukeratu dituzte jai egunak pasatzeko, horregatik bidai hauek %93ko igoera izan dute.

Landa etxeetan oporraldiak pasatzea gero eta harrera gehiago hartzen doa. Espainian turismorako aukera zoragarria bihurtu da landa etxeen kontua, Espainiako zein atzerriko bidaiarientzat. Bidai horien eskaera %93ko igoera izan du azkeneko bost urteetan, turismoko 30 enpresek argitaratu duten moduan. Adibide moduan, Landa Etxeen Okupazio Inkestak dioenez, 2002. urtean 1,25 milioi pertsona landa etxera joan ziren, aldiz, 2007. urtean 2,42 milioi. Gehiengoa espainiarrak izaten dira, %89, baina kanpotar asko ere moda honetara heldu dira.

lanad etxea2

Argi dago turismo mota hau askoz ere libreagoa dela. Gehienetan etxe horiek zahartuta daude, baina berrikuntza ugari egiten dituzte erosotasunak izateko. Ostatuaz gain, esperientzia bereziak eskaintzen dituzte: lurrarekin, animaliekin, paisaiekin... kontaktuan jartzen laguntzen diote bisitariei. Landa etxeek lurraldeetako berreskurapen ekonomikorako eta sozialerako erabilgarriak dira, eta zonaldeko kultura eta gastronomia gal ez dadin sekulako euskarriak dira. Lan horietan etxeetako zaindariak dabiltza, beraien lurraldeei garrantzia emanez eta Espainiako eta munduko beste tokietan daudenei esperientzia bereziak sortaraziz.

Etxe hauek aukeratzen dituztenak lasaitasunaren bila dabiltza, bidaiatzeko mota berria da. Hirietan gero eta zailagoa da lasai eta naturarekin harremanetan egotea. Horregatik, umeak dituzten familiak bidaia hauek aukeratzen dituzte. Argi dago ez direla bakarrak, egun edozein pertsonak erabakitzen du landa etxeetara joatea. Estresa kanporatu nahi dute eta hondartzara joatekoak amaitzear daude. Asteburuko eta zubiko oporraldietan landa etxeen momentu garrantzitsuenak dira. Uda garaian gero eta beteagoak egoten dira, gehien bat iparraldekoak, berotik alde egiteko nahian. Denetarik dago, baina ezin da esan uda pasatzeko toki tipikoak indarra galdu dutenik.





Utzi iruzkina: