softwarea

betireala 1456131581595 BETI REALA | 2010-11-15 15:27

Definizioa: Softwarea ordenagailuaren atal logikoa da.


Sistematikoa: ordenagailua martxan jartzean abiarazten dena da, aplikazio guztien exekuzioa kontrolatzen duena. Adibidez: Windows eta Linux.


Aplikazioak

Microsoft Windows sistema eragile komertzial bat da ordenagailu pertsonalentzat. Multzo hau Microsoftek lehen aldiz 1985. urtean aurkeztu zuen eta gaur egun konputagailu pertsonalen merkatu mundiala menperatzera iritsi da. Windowsen bertsio berriak sistema eragile osoak dira.


Linux ordenagailurako nukleo [1] libre baten izena da. Software librearen nahiz kode irekizko garapenaren adibiderik entzutetsuena da. Beste alde batetik GNU/Linux deritzoguna dago, honek kernelari eta bere aplikazioei egiten die erreferentzia eta hau da SEaren izen egokia.


Programazio-lengoaiak ordenagailuaren portaera kontrolatzeko erabil daitezkeen hizkuntza artifizialak dira.

Bi atal definitu behar dira programazio-lengoaia bat definitzeko:

  • Programak osatzeko erabil daitezkeen aginduak (adb.: datu bat irakurri, datu bat inprimatu, kalkulatu eragiketa bat...)

  • Datuak errepresentatzeko erabil daitezkeen datu-motak (adb.: zenbakia osoa, zenbaki erreala, karakterea...)

Programa bateko aginduak idazteko orduan lengoaiak horrelako aginduak definitu ahal izateko dituen arau sintaktiko eta semantikoak errespetatu behar dira.




Utzi iruzkina: