Amaren eguna

No profile photo Betiko | 2008-05-05 14:09

Atzo 2008ko maiatzaren 4a, hain zuzen be amaren eguna izan zan. Espero dogu zuen amari zeozer oparitu izana seguruenik zuetako askori atzo egun klabe hau ospatu zala be ahaztu jatzuela ala ez?? Bueno ba zueri igual ahaztu ein jatzue baie Alegiako herritarrek ondo ospatu ebazan, hainbet ekintza antolatu ebazan.Danatarik egozan., dantzari txikien emanaldie, jokuek, mariatxiek eta kontzertuek...Gaurko egunean be berton jaie ospatzen jarraitzen dabe dultzaineroek, betsolariek ta danetik egongo dire gaurkoan Alegian.

ZORIONAK AMA!

Berdintasunaren legeak
gizonen mundu batean
historia idatzi dutenak
gizon boteredunak izan dira

Boterearen borroka
bizitza esparru guztietan
zapalkuntza egoera ezkutuak
ez da existitzen ikusten ez dena

kateen artean bizitzera kondenatua
lan egin eta birproduzitzeko makina
subjetu objektu, subjetu eraila
subjetu objektu, subjetu eraila

ZUTIK EMAKUMEAK!!
LEHENENGO ZAPALKUNTZAN,
ZUTIK EMAKUMEAK!!
BORROKAREN MOTOREAN
ZUTIK EMAKUMEAK!!
PATRIARKATUAREN AURREAN!!
ZUTIK EMAKUMEAK!!
BAKOITZAK BERE ALDETIK!!

Hitz politak eta faltsuak
hipokresia gure inguruan
sexismo eta matxismoak
kontzientziaren...

Kontzientziaren lanketa
patriarkatuaren aurrean
ikustaraziz ikusten ez dena

Kateak apurtu, eraldatu baloreak
parekidetasunaren jendartearen sorkuntzan

ZUTIK EMAKUMEAK!!
LEHENENGO ZAPALKUNTZAN,
ZUTIK EMAKUMEAK!!
BORROKAREN MOTOREAN
ZUTIK EMAKUMEAK!!
PATRIARKATUAREN AURREAN!!
ZUTIK EMAKUMEAK!!
BAKOITZAK BERE ALDETIK!!

 

 


Utzi iruzkina: