Hik Hasi aldizkaria: Segregazioaren gaia lantzeko proposamen bat egin du LAB-ek. Zer proposatzen du?
LABen proposamen zehatza azaldu aurretik, sindikatuan segregazioaren inguruan egiten dugun irakurketa azaldu beharko genuke. Bide batez, segregazioaz hitz egitea baino, segregazioEz hitz egitea dugu nahiago.
Segregazioetatik inklusiora egin nahi —eta behar— dugun bide hau hiru helbururi erantzuten dion gure baitako prozesu baten parte da; jatorri, arraza eta egoera soziekonomikoaren araberako segregazioari erantzun asmoz abiatu duguna. Lehen helburua gure buruak formatzea da; izan ere, LABentzat garrantzitsua da prozesua bera gure buruetatik hastea, non gauden —Euskal Herrian—, non bizi garen —Ezkerraldea ez da Baztan—, nor garen eta zein praktika ditugun hausnartuz. Bigarrena, hausnarketa horretatik abiatuta, irtenbide eta alternatiba ezberdinak mahai gainean jarri eta praktikara eramatea. Eta hirugarrena, eragileen arteko elkarrizketa eta elkarlanaren bitartez, presioa handiagotu eta bereizkeriak iraunarazten dituzten gobernuak mugiaraztea.
Artikulua hemen
Iruzkinak
Utzi iruzkina: