BERRIA: Irakasle, konplize eta bidelagun

euskara@zestoa.eus 1619673841261 Bertakotzea helburu | 2022-05-17 09:23

euskara@zestoa.eus 1652772388528

Donostiako Hazi eta Ikasi elkarteak eskolako lanak egiten eta ikasten laguntzen die zailtasunak dituzten familietako haurrei. Haurren itxaron zerrenda luzea dute, baina boluntarioak falta dituzte, boluntario euskaldunak.

Boluntarioek ez diete laguntza akademikoa soilik eskaintzen. «Bidelagunak gara», nabarmendu du Amaia Ibarrak. «Gure oinarriek esaten dute haurrak hartu egiten ditugula», gehitu du Fernandezek. Aurrena haien konfiantza eta errespetua lortu behar izaten dute; gero haurrek beren buruarengan konfiantza izaten lagundu, autoestimua indartu. «Hemen ez ditugu baloratzen dakitenaren arabera».


Utzi iruzkina: