Banaiz Bagara elkartea: Euskara Plus egitasmoa

euskara@zestoa.eus 1619673841261 Bertakotzea helburu | 2021-05-28 08:05
1

euskara@zestoa.eus 1622183129224

Banaiz Bagarak elkartea etorkinentzat eta ikasteko behar bereziak dituzten kolektiboentzat euskara ikastaroak eskaintzen ditu. Ikastaro horietan parte-hartzaileek batez ere lanetarako behar dituzten euskarazko komunikazio gaitasunak landuko dituzte. Ikastaroa guztiz praktikoa da eta batez ere rol-play-etan oinarrituta. Parte-hartzaileek laneko egoera ezberdinetako (bereziki: zaintza, gastronomia, zerbitzuak orokorrean) hiztegia eta esamoldeak ikasiko dituzte eta erabilera praktikatuko dute. Hizkuntza baliabideaz gain, gaitasun soziolinguistikoak ere landuko dira: ulertzen ez denean, modu enpatiko batean erreakzionatzea eta bezero eta lankideekiko hizkuntza tratamendua.

[Bideoa] Etorkinak eta euskara - Petra Elser

[Bideoa] Euskara PLUS ikastaroen inguruan 28 kanalak egindako erreportajea

[Bideoa] Banaiz Bagara 3 minututan / Conócenos en 3 minutos

Hizkuntza, lanerako helduleku

ZuZeu: Banaiz Bagara: etorkinak, zaharrak eta euskara

Lan eremu elebidunetan komunikatzen (nagusien zaintzan dabiltzan etorkinekin)


Utzi iruzkina: