Amets Arzallus: 'Izatearen kontzientzia hizkuntzaren baitan dago'
Hauxe Amaia Agirrek jarritako gaia:
Zurbaora bidali zuten, Zurbaora, Uztapide anaia batekin batera Gasteiz ondoko herri batera, gaztelania ikastera. Orduan ez zen euskara ahazteko beldurrik gure baserrietan; orain, berriz, ez dago Vitoriara joan beharrik erdaraz ikasteko. Hala esaten zuen Uztapidek eta arrazoi zuen, garai hartan Hego Euskal Herriak 600.000 biztanle zituen eta 500.000 ziren euskal hiztunak. Pentsa, % 90a.
Euskararen galera, euskara galtzeko arriskua, geroko kontua da.
Amets, kontatu dugu Udaletxean gertatutako pasadizoa, alegia, Uztapide nor zen herriko gaztek ez zekien kontua. Baliteke transmisioan eten edo erreten bat zabaldu izana.
Ikastetxe batean gaztetxo batekin, duela gutxi, neri gertatutakoa jarri nahi dizut bertsotarako abiapuntu bezala, Amets: Euskal Herriko bertsoaldi bat ikustarazteko jarri nien pantailan. Tartean, zu ari zinen bertsotan, Amets; eta, besteak beste, aipatu nien Iparraldeko txapelduna zarela eta Goierriko eskola horretako ume batek hala esan zidan:
-Iparraldea Frantzia esan nahiko duzu, ezta Amaia? Han euskaraz badakite, ala?
Eta nik esan nion:
-Zu española zara?
Eta berak:
-Bai, klaro
Hauek, Ametsen bertsoak:
Galdera horren barrunbeetan zenbat sasi, zenbat laino baina erantzun beharko diot heldu delako honaino. Ni euskalduna naiz ez dut dudarik ez dut eduki oraino eta euskara hutsez espaniol dela dio honi nahiago ño Bera euskaldun peto bat dela erdaraz diona baino. |
Hala eta guztiz zer paradoxa entzun ez banu oxala identidade kontraesankorren argia eta itzala español eta frantsesa noski orain zabal dabiltzala baina hizkuntza eta nortasun hortan zer da mami zer da azala hori barruan eramaten da gorputz-atal bat bezala |
Ni frantsesa naiz baldin banio esango nuke akabo gaur asko dabil Espaniako selekzio miren esklabo Eta telecinco kontsumituaz sekula baino gehiago baina euskaraz ari den arte nik diot viva eta bravo izatearen kontzientzia hizkuntzaren baitan dago |
Iruzkinak
Utzi iruzkina: