ERDIZKA TRIKITIZALE ELKARTEA

Infernuko hauspoaren edertasuna...

Hona hemen EITB orrian aurkitu dugun informazioa: Asteazken honetan, Euskal Telebistak oso modu berezian jarraituko du aurtengo sagardoaren denboraldiaren irekiera. Julian Iantzik egingo du denboraldiaren lehenengo txotx-a Petritegi sagardotegian eta Ilaski Serranok emango du bertan biziko den giroaren berri. Gainera, denboraldiari hasiera emateko Petritegin elkartuko diren hainbat pertsonaia ezagunekin elkarrizketak eskainiko dit...


Argazkiak.org | Triki batzordeko lehen afaria © cc-by-sa: btbatzordea


Gure burua aurkeztu ondoren eta 2012.urtea ate joka daukagula...antolatu dugun lehen ekintza aurkeztuko dizuegu: Trikitixa afaria. Trikitilari edota trikizale guztientzat aukera polita!Eguna: Urtarrilak 20 (ostirala)Lekua: Artatse elkarteaPrezioak: 12€ umeak eta 15€ nagusiak.Tikeak: Urtarrilak 9an jarriko dira salgai herriko tabernetan (beranduago konfirmatuko dizuegu tabernen izenak)Bitartean, ondo amaitu urtea eta obeto hasi datorrena!BT batzordea


"Infernuko hauspoa", halaxe jarri zioten izena garai bateko apaizek trikitixari. Ez zuten oso gustuko itxuraz... hala ere, ez zuten isilarazterik lortu, infernu zaleak izan baikara beti!Bergaran ere gaur egun inoiz baino trikitilari gehiago dauzkagu, eta, honen harira, proiektu sendo hau sortu berri dugu: btbatzordea.Helburu nagusia Bergarako trikitixa mugimendu indartzea eta ekintza berriak antolatzea litzateke."Bergarako trikitilariak" bloga ere egitasmo berria da, herriko trikitilari eta trikitizaleei zuzendutako gunea, hain zuzen ere. Hemendik aurrera, batzordearen gaineko informazio gu...


bergarakotrikitilariak 1456131564677

Bergarako trikitizaleen gunean zaude. Talde honek antolatutako ekintzen informazio eguneratua izango duzu bertan. Honez gain trikitixa munduko azken berriak ere bertan izango dituzu. Gozatu eta altza porru!