Urriko proposamenak

bergarakotrikitilariak 1456131564677 ERDIZKA TRIKITIZALE ELKARTEA | 2012-10-09 20:34


Apa trikitizaleok!!! Bi proposamen dauzkagu hilabete honetarako, biak ere ezin interesgarriagoak:

Joseba Tapiaren kontzertua


Urriak 26 (ostirala) etorriko da gurera. Trikitizaleok antolatutako kontzertua Tartufon izango da, iluntzeko 22.30tan. Sarrerak salgai daude, Bule eta Tartufo tabernetan 10€-tan.




Euskal Herriko trikitixa eguna

Aurtengoan Bergaran ospatuko da, urriaren 27an (larunbata). Hau ere proposamen ezin interesgarria!! Bergara Euskal Herriko trikitilariz beteko zaigu egun horretan. Bazkariko txartelak Trikitixa elkartean edota Bergaran, Deportibo tabernan dituzue salgai, 15€tan.
Hemen egun hortarako prestatu duten egitaraua eta kartela:


Argazkiak.org | EUSKAL HERRIKO TRIKITIXA EGUNA BERGARAN!! © cc-by-sa: btbatzordea


Utzi iruzkina: