zapatuko partidua (abenduak 16, 2006)

bergaraeskubaloia 1456131563956 bergara eskubaloia | 2006-12-15 12:25

Bergarako jubenil taldeak zumarragara bidaiatuko du Urola taldearen aurka jokatzeko. partidu zail eta nahasia dirudi, azken partiduan bergarak bigatik irabazi baitzuen etxean, gainera, urolaren aurka istiluak izan ziren labegaraietan. Partiduko atarian, bergara da faborito baina zumarragarrak gogoz dabiz, bi puntura. Bergararrak, moral altuaz datoz etsai zuzen bat mendean hartu ondoren (26-23). Urola Donibane mendean artzetik dator baina emaitza engainosoaz, 20-28, kontuan hartuta donibanek talde ahula duela, kontsekuentziaz taulako azken postuan dago hondoratua.

Ostera, Bergarako senior taldea, Andoainera joango da domeka goizean, partidu erraza dirudi baina bergarako taldeak, bertako jokalari batzuek esanaz, ekipo ahulen kontra ez dute benetan duten maila ematen. Bergara sailkapen-buru sendoa da, jokatutako partidu guztiak irabazita, leizaran berriz lau punturekin aurkitzen da.

EMAITZAK IKUSTEKO: WWW.KIROLAK.NET 

ARTIKULUA:Paulo Bikuña, Unai Orgaz, Julen Cid


Utzi iruzkina: