UROLA 23-28 BERGARA jubenilak

bergaraeskubaloia 1456131563956 bergara eskubaloia | 2006-12-17 20:05

atzo arratsaldeko lurak eta laurdenetan jokatu zen Rurola eta Bergararen arteko norgehiagoka. Bi taldeak gogotsu zetozen joan den asteko partiduak irabazita. Partidu hasiera ez zen oso fina izan ez bat eta ez beste taldearen aldetik, Urolak, ohiko duen 6-0 defentsa eraginkorra egin zuen eta Bergarak, aurten lantzen hasi den defentsa berri batekin lan egin zuen, 3-2-1. Bergara partiduko ia momentu guztian aurretik joan zen abantaila txikiaz, eta atsedenaldira 9-13koarekin iritsi ziren bi taldeak. Atsedenalditik Bergara indarberrituago irten zen baina Urolaren defentsako lan onaren esker, Bergarakoek jaurtiketa dezente huts egin zituzten. Minutuak pasa ahalan, talde Zumarragarra gainbehera hasi zen baina inoiz etsi gabe, azkenean, Bergarakoek bost goleko abantaila lortu zuten 23-28 bukatuaz partidua. Datorren hastean, zalantza gabe, ligako partidu interesgarrienetako bat jokatuko da Bergara eta Usurbilen artean. Usurbilek irabazi ezkero, Bergarak, txapela lortzeko aukera gutxi izango zituen eta Usurbil Ereintzarekin buruz buruz geratuko zen, Bergarak irabaziz gero, Usurbil arrapatuko zuen eta liderra 2 puntutara izango zuen. Partidu interesgarria datorren astekoa.

egilea: Paulo Bikuña


Utzi iruzkina: