BERGARAKO SENIORRAK BIGARREN MAILAN

bergaraeskubaloia 1456131563956 bergara eskubaloia | 2007-05-30 18:34

Bergarako eskubaloiko senior mutillak, joan den zapatuan lortu zuten 2garren nazionalerako txartela Usurbili 27-30 gailendu ostean, Bergara partidu osoan aurretik joan zen baina abantaila txikiarenkin bigarren zatiko 24 minuturarte; hortik aurrera usurbildarrak partidua berdindu eta aurretik jartzea lortu zuten 27-26.

Usurbildarren aurkako erasoko falta batek eman zion berdinketa bergarako jokalariei eta usurbildarren defentsako akats bati esker  bat gora jarri ziren Bergararrak. Azkenik hiru goleko abantailarekin amaitu zen norgehiagoka. Oso giro ona izan zen Oiardoko  polikiroldegian, ia bete egin baitzen. Bergaratik ere autobus bat etorri zen zalez beteta.

Partidu hau irabazita eta Alipendik 32-33 galduta urdanetaren aurka, BERGARA MATEMATIKOKI BIGARREN MAILAKO TALDEA da.

Azken partidua Alipendiren aurka jokatuko dute Labegaraietako polikiroldegian inongo presiorik gabe.

ZORIONAK BERGARA!!!!!!

Egilea:Paulo Bikuña


Utzi iruzkina: