Por qué no te callas?
Gaurko gure blogeko sarrerak ez du komentario gehiegirik behar. Edo agian analisi handi bat beharko luke, zelan da posible Zapatero presidentea Aznar eskuindar presidente ohia defenditzen egotea Hugo Chavezen aurrean eta bestalde beti isilik eta protokolozale dagoen erregea, lehengo eskuarekin seinalatzen egotea (erregea errespetua eskatzen bera eskuarekin seinalatzen dagoen bitartean, errespetu falta izan liteke agian ¿?), eta gero "¿Por qué no te callas?" esaten eta gertaerarekin bukatzeko erregea altxatu eta bileratik joan zen. Harrigarria benetan, aldrebes dagoen mundu batetan gaudela dirudi, edo agian ez, hauteskundeak hurbiltzen ari dira eta hain kodiziatua den zentro politikoa bilatzeko garaia heldu da.
Nahi duena gertakari honen inguruko komentarioak egiteko askea da blog honetan, hori bai hitz egiteko askatasunarekin, baina errespeturen printzipioa mantenduz.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: