Irudiaren gaineko eskubidea
Zelan hartuko zenuke zuk gustuko ez duzun argazki edo bideo bat interneten eskegitzea zure baimenik gabe? Ba horrelakoak gertatu egiten dira internetek guk uste baino gehiagotan. Eta arazoa larria dela ikusita honen kontrako gidak aurkitzen hasi gara. Internauten elkarteak dioenez garrantzitsuena dominioduna bilatzea da. Bertatik hasten da edozein ikerketa. Dominioaren jabea aurkituta honi eskatu behar zaioa bideoa edo argazkia kendu dezan legearen aurrean biak baitira berdinak eta horrela gertatzen ez bada, hoberena poliziarengana joatea. Baina gehiengoek lotsa ez pasatzeagatik askotan bertan behera usten dute tramitazioa.
Interneten askotan segurtasun falta sumatzen dugu. Edonor sartu daiteke gure posta elektronikoan gu ohartu gabe, edo jakin zein orri kontsultatu ditugun. Gure intimitatea haustea azken fenomenoa bilakatzen ari da. Telebistako tele-zaborrak famatuen atzetik doaz eta ia berdin digu, beraien mundu txikiaren barnean egongo balira eta guri afektatuko ez baligu bezala. Baina eskala txikiagoan bada ere gure intimitatea hausteko aukera eta oraindik indefentsioa handia da, beraz eremu hau legeztatzea beharrezkoa da.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: