Mugikorrak

beatrizgurrutxaga 1456131420624 beatriz | 2012-11-09 17:46

Telefono mugikorra (edo mugikorra soilik), mobila, sakelako telefonoa, eskuko telefonoa edo esku-telefonoa hari gabeko telefonoa eramangarria da. Horretarako irrati uhinak erabiltzen ditu. Lagunartean segapotoa ere esan ohi da. Hasierako telefono mugikorrek bakarrik deitzeko balio zuten, baina teknologiak aurrera egin ahala aplikazio berriak edukitzen hasi ziren, hala nola: SMSak edo mezu laburrak, MP3 erreproduzitzaileak, Bluetooth, argazki-kamera, bideojokoak, internet, eta abar. Gizakien arteko komunikazioa errazteko iraultza ekarri zuen telefono mugikorrak. 1983. urtean lehenengo alea kaleratu zenean. Mugikorra 1973. urtean jaio zen. Hamabost urte ikertzen igaro ostean eta 150 milioi dolarreko inbertsioari esker. Sorkuntza berri horren aita Motorolako exekutibo bat izan zen, Martin Cooper eta diseinua Rudy Kroloppek egin zuen. Mugikorretik egindako lehenengo deia 1973an izan zen arren, hamar urte beranduago atera zuten merkatura; 1983. urtean. DynaTAC 8000X-k 1kg inguru pisatzen zuen. Neurriak: 25 cm luzera, ia 8 cm sakonera eta ia 4cm zabalera. Ordu bateko autonomia zuen komunikazioan eta zortzi ordu egonean, diodo argi-igorle pantaila izanik. Gaur egun, berriz, egunero 10-12 ordu bitartean piztuta daukagu. Merkaturatutako azken mugikorra iPhonea da gaur egungo mugikorrik  Neurriak: 115mm, 61mm eta 11.6. Interneteko orrietara sartzea ahalbidetu zen bereziki sakelako telefonoetarako diseinatuta daudenetara.  da. Konpainia ezagunenak: Movistar, Orange, Vodafone... Fabrikatzaile ezagunenak: Nokia, Samsung, Motorola, LG, Sony Ericson, Alcatel, Apple eta HTC dira. Gaur egun Nokia da telefono mugikorren fabrikatzailerik handiena. Polemika bizia dago jendartean sakelako telefonoek sortaraz lezaketen gaitzez. Beste edozein ekipo elektronikok bezala, kutsadura elektromagnetikoa sortzen badu ere, ez dirudi izaki bizidunentzat kaltegarri direnetz egiaztatzerik dagoenik.
Lehenego mugikorra        gaur egungo bat


Gaur egungo mugikorrek erraztasun eta baidabide asko dituzte , duten sailtasun handiena deia nola egin eta eskegitzea asmatzea!! 


Utzi iruzkina: