Aurtengo elurteak

beatrizgurrutxaga 1456131420624 beatriz | 2013-03-05 10:04

Azkoitia. Udalak elurra egiten duenean baserri auzoetako bideak garbitzeko zerbitzua arautzeko ordenantza onartu berri du Azkoitian.

Hala, 2013tik aurrera deialdi publiko bidez aukeratuko dira zerbitzu hori eskainiko duten pertsonak, eta interesatu orok eman ahalko du izena. Udaletik azaldutakoari eutsiz, "baserri auzoetako ordezkariekin bilerak egin ostean erabaki da sistema hau ezartzea". Lehen, bi lagunek kentzen zuten herri osoko elurra, baina toki batzuetara berandu iristen ziren eta, ondorioz, zerbitzua ez zen guztiz eraginkorra.

Udalak urtero zabalduko du elurra kentzen lan egin nahi dutenek izena emateko deialdia. Hori bai, interesatuek traktorea eduki edo izateko "ahalmena" izan behar dute, eta makinaria horrek Udalak utziko dion palarekin bateragarria izan behar du. Udalak erantzukizun zibilari eta istripuei dagokien asegurua jarriko die eta ibilgailuaren asegurua baserritarrak izan beharko du.

Izena emandakoekin zerrenda osatuko da eta bailaraka sailkatuko dituzte. Kideak aukeratzerakoan hainbat irizpide hartuko dituzte kontutan: lanaren ezagutza, auzokoa izatea eta baliabide egokiak izatea.

Udalak lan orduko 50 euro ordainduko dizkio langile horri, horretarako, baserritarrak zehaztuko ditu hasiera eta amaiera orduak eta kokapena. Arau hausteak ere arautu ditu Udalak; hala, auzolanetara ez agertzeagatik 100 euroko isuna ordaindu beharko dute, eta "betebeharrak ez betetzeagatik" 30 eta 500 euro artean ordainduko dute.

Sistema berria, halere, ez da aurtengo neguan martxan jarriko, "negu honetarako deialdia egiteko astirik ez duelako ematen"

.

Otsailak 24an izan zen aurtengo eunik elurtsuena izan zela esan daiteke. 

bideoa

 


Utzi iruzkina: