Aste Santuak
Aste Santuan ospatzen diren ekitaldietan Asteazken eta Ostiral Santukoak dira aipagarrienak. XVI. mendean jadanik Ostiral Santuan gurutzearen jaitsiera ospatzen zen.
Asteazkenean, gaueko 21:00etan eta Parrokiako kanpandorretik "dun dun zar" doinuarekin batera, Ostiral Santuko prozesioan aterako diren Azpeitiko eliz eta kapila ezberdinetik ekarritako taila eta eskulturak bilduko dira Parrokian.
Ostiralean bi prozesio burutzen dira:
Lehena arratsaldean, 17:30etan gutxi gora behera, asteazkenean bildutako pausoen prozesioa, aingerutxoen, arkanjeluen, haur penitenteen eta erromatarren laguntzarekin.
Pasoak:
- Maindire bat zintzilika daraman Gurutze hutsa.
- Getsemaníko Baratzeko Otoitza.
- Ecce Homo (Miguel Oñederra artista azkoitiarraren taila).
- Pilatosekin topaketa (Querejeta artista azkoitiarraren obra).
- Kristo kolpatua.
- Jesus Gurutzea bizkarrean daramala.
- Ama Birjinarekin elkartzea.
- Beronika (imajinak daraman mihiseak Ignacio Zuloagak pintatutako Jesusen aurpegiaren irudia du eta Beronikaren aurpegi berbera Behobidek egina da).
- Kalbarioa.
- Maria Magdalena.
- Jaitsiera.
- San Juan Ebanjelaria.
- Ama Birjin Dolorekoa.
Gaueko 21:30etan hasten den bigarrenean "Ehorzketa Santuaren" prozesioa antzeztuko da. Erromatarrek zaintzen duten "Kristoren Hilobia" eta "Dolorekoa" parrokia Elizatik irteten dira Asisko San Frantziskoren baselizarantz.
Kale Nagusiko balkoiak argizariekin argitzen dira. Intsentsuaren usainak, Udal Bandak jotzen duen Chopin-en hileta-martxaren doinuak, "Armatus"-en (erromatarren) kolpe hots bortitzak eta eskuetan argizari bat eramanez astiro aurreratzen diren herritarren isiltasunak sentsazio plastiko oso hunkigarria sortzen dute, ikusi eta gozatu behar den ikuskizun paregabea.
Hemen ere San Miguel Arkanjeluak parte hartzen du, urteetan José Mari Oteiza "Chasero"-k egin zuen paper hau, gaur egun Luis Sudupe "Egurrola"-k antzezten duelarik.
Armadura eta kaskoa jantzita, espata astun bat eskuetan daramala prozesioaren ibilbidea burutzen du, dantza koreografia bat dantzatuz. Erritu hau, Juan Bautista Mendizábal-en esanetan, 1918. urtetik dator.
Prozesioa Asisko San Frantziskoren baselizara ailegatzen denean herri guztiak "Agur" kant
a abesten du.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: