URCHUEGUIA CONNECTION
Ez da gauza ezezaguna gure paraje hauetan, Lasarte-Oriako
Partido Sobretodo Españoleko (PSOE), Alkatesa den Ana Urchuegía Andereak odol beroa daukala eta bere oposizioko
alderdiak zigortzen gustura pasatzen dituela urteak.
Ez genekien ala ere, herri horretako Alkatesa izateaz gain, Euskal Fondoa elkartasunerako euskal erakundean ardurak zituenik edo dituenik (lehendakariorde), ezta ere euskal udaletxeen elkartea den EUDEL (Gipuzkoako Lurralde komisioko partaide) eta espainiakoena den FEMP (Garapen Elkarlanerako Komisioaren lehendakari) delakoetan ardurak zituenik.
Eta ardurak izatea ez da arraroa. Lasarte-Oriako Alkatesa izan da urte askotan, hauteskunde guztiak irabaziz eta badirudi hori badagokiola.
Ulertezinezkoa zera da, Nikaraguako Somoto herrian bideograbazio sekuentzia hauetan egiten dituen adierazpen kolonialista, paternalista, lotsagarri eta salagarrien ondoren, delako erakunde horietako arduradunek edo ardurak dituzten alderdi politikoek, emakume hau bere kargu guztietatik ez kentzea.