Uncle Teddy needs you!

bazkaltzaindia 1456131403093 Bazkaltzaindia | 2007-10-25 23:39

Ez zaie ba bururatu bere ereserkiari letra jartzea!

Eta Estatu honetan behartuta bizi garenak asko garela jakinda honelako pitote baten sartzea gutxi balitz, tortilla honen arduradunak ikusi itzazue. Barregarri.


Fusi, beti euskal abertzaletasunaren eta espainiar inperioaren alde jotzen duen tipo bat eta Jimenez de Parga, Konstituzio Epaitegiko lehendakari zelarik euskaldunak iraintzen jardundakoa, adibide.

Eta kotarro guztiaren antolatzaile, gure SGAE eta bere lehendakari Teddy Bautista. No te jode! Cyber espazioko trukaketak zaildu eta memoria edo grabatzailedun aparatuak garestiago bihurtu dizkiguten zerriak, bere burua zuritzen.

               

Intelektual famatu handi baten jarraitzaileak izengo dira dirudienez. Honek egiten dituen bereizketak mundialak dira. Hara hemen perletako bat:

“La nación española también ocupa un lugar destacado en este libro, donde asegura que "España como deber y España como pasión" son "algo más que compatibles. En este punto, alude al nacionalismo, que define como "una trampa en la que no hay que caer". "Frente a él, el patriotismo constituye el sentimiento de pertenencia a una historia y a una tradición, así como la conciencia de un vínculo que une por encima de la diversidad", asevera, tras precisar que "el nacionalismo español también constituye un error".

Super Jose Maria Aznar.
 


Utzi iruzkina: