Hiri Txikien Lehen Europear Topaketak Bordelen… eta Euskara han!
Joan den Azaroaren 8 eta 9an, Frantziako Hiri Txikien Elkarteak (Association des petites villes de France), Akitaniako Kontseilu Orokorrarekin batera, Hiri Txikien Lehen Europear Topaketak antolatu zituen (Premières rencontres européennes des petites villes).
Topaketa hauetan ordezkari frantsesak, espainolak,
hungariarrak, errumaniarrak, italiarrak eta alemanak egon ziren. Eta beraien
artean euskaldun bat. Ataungo alkate eta Eudeleko Juntakide den Bittor Oroz Izagirre
.
Parte hartu zuten pertsona esanguratsuen artean (1 eta 2) euskaldun bat egotea zoriontzeko da. Are gehiago euskal erakunde bat ordezkatzen zijoanean eta gainera bigarren egunean bigarren mahai inguruan hitzaldi bat ematera gonbidatua zegoela jakinda.Baina are gehiago pozten gaitu Ataungo Alkateak bere hitzak euskaraz hasi zituela jakiteak, Europako ordezkari haien aurrean garbi utziz guk ere gure lekua nahi dugula beraien artean eta fiskalitate berezi bat izateaz gain (hitzaldiaren nondik norakoa hemendik zihoan) badugula nortasun berezia eta gure hizkuntza dela nortasun horren ezaugarri nagusiena.
Noski, ez Espainiako zein Frantziako udal erakundeek ez dute bere web guneetan
beraiengandik berezi daitekeen partaide euskaldun baten berri ematen.
Baina egon, egon zen. Eta bere lekuan gainera.
Gure partetik, Zorionak Ataungo Alkateari.
Horrelako gehiago beharko genituzke.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: