Egin ditzagun Erregearen kontuak

bazkaltzaindia 1456131403093 Bazkaltzaindia | 2007-11-06 20:46

Egin ditzagun zenbaki batzuk

  •  Espainiako erregeen 2008rako aurrekontua 8,66 milioi eurotakoa da.
  • Diru hau Estatuko aurrekontuetatik ateratzen da, hau da denon poltsikoetatik.
  • Euskaldunok, Estatuak ematen dizkigun zerbitzuak, “Concierto Económico Vasco” eta “Convenio Navarro” delakoen bitartez ordaintzen ditugu.
  • Zerbitzu horietan barneratzen dira, besteak beste (indar armatuak, guardia zibilak, e.a.),  Juan Carlos I-ak eta bere trup-ak ematen dizkiguten zerbitzuak ere.


  • “Concierto”aren kopurua, Estatuko aurrekontuaren %6,24koa izaten da eta “Convenio”arena berriz, %1,06a.
  • Hau da erregeari emandako diruaren %7,30 Hego Euskal Herritik irteten da. Eurotara pasaz, erregeari datorren urtean 632.180 euro emango dizkiogu.
  • Euskal Autonomi Erkidegoan, 2.140.908 pertsona bizi dira eta nafarroako Foru komunitatean berriz 605.022. Hau da, Hego Euskal Herrian denetara 2.745.930 biztanle daude.
  • Kontu guzti hauek ongi eginak baldin badaude, Hego Euskal Herriko  pertsona bakoitzarengatik 0,23022 € jasoko ditu Mallorcan eta Baqueiran lan egiten duen tipo horrek, hau da eta garai bateko pezetatan, 38 pezeta pertsonako.
  • Urtero. Betirako. Gure kontura.
  • Ematen dizkigun zerbitzuen truke?

Bada, nire etxean hiru pertsona bizi gera. Hau da 0,69 euroko ekarpen bat 2008. urterako.

Diru horrekin, gure zerbitzura, zer egin dezakeen proposatu nahi diogu gure apaltasunetik.

Produktu honek egiten duen prezioa ikusita (0,07 € kiloko). Erosi dezala 9,8 kiloko ale bat.

Eta sartu dezala popatik!

Eta on egin!


Utzi iruzkina: