Blogaren arauak

bazkaltzaindia 1456131403093 Bazkaltzaindia | 2007-10-20 23:19

Honako hauek Bazkaltzaindiaren bloga erabiltzeko garaian ezarri ditugun gutxieneko arauak dira.

Eztabaiden helburua ez da blogaren arduradunekin eztabaidetan amorratzea, iritzi eta elkarrizketarako gunea sortzea baizik. Informazio eskaerak aldiz, gure posta elektronikora zuzendu ditzazkezue: bazkaltzaindia abildua gmail puntu com

  • Ez dugu onartuko irainik, eta eskatzen dizugu errespetuz idaztea.
  • Mugatu zure iritziak eztabaidatzen ari den gaira. Gaiarekin bat ez datozen parte hartzeak ezabatu egingo dira.
  • Ez dugu inola ere onartuko, anonimotasunean mozorroturik, edozer esatea edozein pertsonaren, enpresaren edota instituzioren gainean.
  • Intimitate eskubidea urratzen duten mezuak ez dira onartuko.
  • Publizitate mezuak ez dira onartuko.
  • Proposatu nahi baduzu beste gai bat eztabaidatzeko, idatzi bazkaltzaindia a bildua gmail puntu com helbidera.
  • Bazkaltzaindiako talde teknologikoak eskubidea du edozein erantzun ezabatzeko, horrela pentsatuz gero. Aldi berean, beharra ikusten denean, eztabaidako mezuak editatu ahal izango ditugu.
  • Bazkaltzaindiak ez du bere gain hartzen blogean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik.
  • Etorkizunean, Bazkaltzaindiak arau hauek aldatu edota zabaltzeko eskubidea dauka, eztabaiden erabilpen zuzena bermatzeko helburuarekin.


Bazkaltzaindiak ez du bere gain hartzen blog honetan partikularrek adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik.



Utzi iruzkina: