Artaburu hauek izango ahal dute ezer kaska-hezurrean?
Benetan pentsatzen hasita nagoela Madrid inguru horretan urari zerbait bota diotela Al-Quaedakoak. Burmuinak desegiten dituen sustantziaren bat aurkitu dutelakoan nago.
Txilibitu honek, Osakidetzan eskatzen dituzten euskara ezagutzak aitzakiatzat hartuz esaten dituen tontakeri guztiak. Denak labur biltzen ditu bere zirin-artikuluari jarri dion izenburuak (Morir por el idioma).
Nik gauza bat bakarrik esango nioke. Berari zer irudituko litzaioke bere anbulatorioko medikuak eskimalak izango balira eta inuktitutez bakarrik hitz egingo balute? Ba horixe bera gertatzen zaio Euskal Herrian oraindik gazteleraz ez dakien ume txiki bati edo hizkuntza hori menperatzen ez duten adindu askori.
Euskara dakiten medikuak ez daukate horregatik zertan besteak baino okerragoak izan beharrik eta gainera euskal gizarteari zerbitzu hobeago bat emateko gai dira. Eta punto!
Potroetaraino nago negartiez. Makina bat alditan entzun behar izaten ditugu kexati (telebistan, irratian, aldizkarietan,…) bere burua euskal zerbitzu publikoetan sartzeko dauzkaten arazoak agertzen dituzten horiek. Ertzantzan sartzeko arazoak omen dauzkate (harritzen naiz, gorputz horrek ematen duen euskara maila ikusita), Osakidetzan ere zaila eta horregatik gure hiltzeko arriskua handitzen omen da (horregatik daukagu MUNDU mailako bizitza esperantzik altuenetakoa), hezkuntzan maisuak erbesteratu egiten omen ditugu, eta beste hainbat adibide.
Kaka zaharra! Hemen garbi esan beharra daukagu funtzioari sartzeko eskubidea denok eduki behar dutela, baina funtzionario sartzen dena gizartea zerbitzatzea sartzen da eta eskubide GORENA honek daukala. Eta gizarteak zerbitzuak euskaraz jaso nahi baldin baditu, hau da lehenestu behar den eskubidea.
Eta zerbitzua eman ezin dutenak, reziklatu daitezela edo beste lanpostu batetara!
Eta bestela izan daitezela kontsekuenteak eta ekarri ditzatela ingelesa dakiten eta hezkuntza ezin hobea duten poliziak, irakasleak, medikuak, erizainak, e.a. Pakistanen dauzkate piloa.
Negarti zikin hauek botako lituzketen orro eta irainak, handik bertatik entzun ahal izango lirateke.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: