Sagardoi bola

Blog hau Markos Gimeno Vesgari egindako omenaldi bezala jaiotzen da #MarkuSSukraM
Izenak Markosen zerora jasoa blogari erreferentzia egiten dio, baita Joseba Sarrionandiak definitutako euskaldunon eskizoglosiari ere.
Izan ere, berdin dio zenbat garen eta zenbat izaera ditugun gure barnean, "bat"-era zatituak izaterakoan berdinak izaten jarraitzen dugu:
∀X; X/1=X
Palindromoak
2023ko Durangoko Azokan "100 letrakartel" liburuaren aurkezpenetik irten eta Zetak taldearen postua ikusterakoan, palindromoekin jolasten hasi nintzen, eta horri esker 2024ko otsailaren 29an Berriak antolatutako palindromo lehiaketan sari bat irabazi nuen honako palindromoarengatik:
"Zetak, Kai Nakai, ala ia kaniak katez?"
Ostera, Mursegoren kontzertu berezi baten ondoren, Mastodonen hainbat #palindromeme publikatu nituen, horietako bi aurrekoarekin lotuak.
Bestelakoak
Blog honetan tankera honetako frikikeriak jasoko ditut, palindromoekin erlazionatuak ala ez. Sarrera modura, Mastodonen argitaratutako berts(i)o pare bat jasotzen ditut hemen:
- Hator, hator, Mastodonera.
- Zaldieroa joan zaigu, zeru urdinera.
Azkenik, "joan/etorri" kontzeptuarekin sortutako trilogia osatzeko, 2023ko sagardotegiXarako prestatutako berts(i)oa gehitzen dut:
SAGARDOI BOLA
Goazen lagunok amets betean
sagardo onaren bila batera
orain badakit nongo kupelan
dagoen altxorrik ederrena
edalontzi hau oso haundia da
ta hortxe ostenduta sagardo ona
Bihotzean badut nik amets on ederrik
ta ez da sagardorik disdiratsuagorik
goazen bihotza betean aurki dezagun
goazen, goazen, goazen, goazen
Txirritaren bidetik gorentasun bila
errimaz eta koplez bihotz bete ametsez
altxorra geuretzat izango da
Ekin lagun bideari
Sotakurekin ez da beldurrik
zeru goian nahiz lurrean
edan eginez laster altxorra dugu
Goazen lagunok amets betean
sagardo onaren bila batera
orain badakit nongo kupelan
dagoen altxorrik ederrena
edalontzi hau oso haundia da
ta hortxe ostenduta sagardo ona
Iruzkinak
Utzi iruzkina: