ZER LANDATU??

basapis 1456131372713 BASAPIZTU | 2011-12-22 19:34

Pinadia botatzerakoan, ez ezazue berriz pinua sartu papelerarekin akordioa duzutelakoan. Pentsatu ongi eta egin apustu landaketa bariatuen alde!

Gaztain egur lodi batek 50-60 zm-tako diametrozkoa, pinadi oso batek baino gehiago balio lezake (de forma laminada), ongi zainduta baldin badago. Castanea crenata varietatearekin, jateko gaztaina handiak izango ditugu, tintaren aurkako txertoa duen patroi baten gainean landaturik, itzal eta entretenimendu bikaina eskeiniz, erleek ere beraien eztia egin diezaiguten.Europa mailan, gaztainondoak dira Boletus sp ekoizle handienak.Gogoratu, onddoak espezie heliofiloak (eguzkizaleak) direla eta basoei egurra emateak (iiƱausketa, bakanketak, abeltzantza...) positiboki eragiten digula onddo ekoizpenean.Berauek jasotzeko zestak egiteko aukera eskeintzen dute, sustraietatik jaiotako 6-7 urteko txirpialek. Bertakoa izaki,  bikaina da gaztaina.

Gereziondoekin berdin: gereziaren egurrak balio handia jaso dezake merkatuan, Uztailean, fruitu goxoak eskeintzeaz aparte. Erleentzat oso ona da eta paisagistikoki oso polita; loraldi zuria, fruitutze gorriak eta neguan azal bereizgarria.

Otsalizarraren (Sorbus aucuparia, serbal de los cazadores) egurrak 2 milloi peseta balio ditzake metro kubikoko. 20-30 zentimetrotako diametroak har ditzakeelarik gehienez. Loraldi gorri ikusgarria du eta birigarroek (Turdus phyllomelos)  orokorrean, oso gustoko dute beraien fruitua.


Landaketa mixtoetarako pagoa espezie ona da, gaztetan itzala behar duelako. Bere egurrarekin itsasontziak, altzariak eta ikatza egin izan dira. Gaur egun ordea, egurrak ez du baliorik (15 euro M3), sutarako ezpada. Bere fruitu eta udaberriko osto xamurrak jan genitzake eta gibelurdinak, onddoak, illarrakak, zizaoriak etbr emango dizkigu,edo sartu diezaizkiogu bere egurrari (Pleurotus, shitake) bertako haritzak bezala.

Ezkiak , tila, egiteko aukera emango digu bere loreen brakteak jasotzen baditugu eta infusio batean preparatu. Bere egurra lantzeko aproposa da, erleentzak oso ona delarik baita ere.

Fruitalen landaketa mixtoak erabilgarriak dira loraketa eta fruitutze garai desberdinak konbinatuz, fruitu dibertsitatea lortzeko. Espezie berean ere, zuhaitz goiztiar eta berantiarrak aukera genitzake.Gogoratu, intxaurrek alelopatia sortzen dutela, beste landareak beraren ondoan gutxi hasten direlarik. Baina bere alde, Calocybe gambosa , udaberriko ziza perretxikua, eskeintzen digula esan behar da, lur egokia aurkitzen duenean, noski.


Zuhaitz bakoitzak bere fruitua emango digu, planifikatuz oparoa. Maitasunez egin beharreko lana.

 


Utzi iruzkina: