URA

basapis 1456131372713 BASAPIZTU | 2012-02-25 18:23

1.200 milloi pertsona ur garbirik gabe bizi dira munduan. Egunero 10000 pertsona, urak eragindako gaixotasunengatik hiltzen da. Ura da lur gainean dugun aberastasun handiena eta bere zainketa eta kudeaketa, ez ditugu behar bezala kontsideratu. Gure ibai, kosta eta itsasoei erreparatzea besterik ez dago hontaz jabetzeko.

Urtero 15 PRESTIGE gertatzen dira itsaszabalean hidrokarburoen uztutze ilegala medio eta honek milloika itsas biztanleren heriotza dakar. Guretzako, biodibertsitate eta arrantza gutxiago, kosta zikinagoak eta berautan burutu beharreko garbiketa lanak gora. Gai hauek kudeatzeaz arduratzen da, besteak beste, SURFRIDER, Donostian koordinazio gunea duen mundu mailako, uraren (olatuak) aldeko ekintza taldeak.

Uraren alorrean, gauzak gaizki egin dira. Jakin, gure hondartzetako arearen %90-a gutxigorabehera ibai eta erreketako material sedimentatuetatik datorrela (edo zetorrela).Erreketan burutu izan diren presa eta kanalizazio lanek, hondartza batzutan area mantentzeko, hondarra kamioetan ekartzera behartu izan dute... Jaizkibelgo superportua egiteak, kostako itsas mugimenduak aldatu eta bestelako sedimentu pilaketak sor ditzake beste toki batzuetan...

Ibai eta itsasoko urak batzen diren tokiak dira biodibertsitate aldetik aberatsenak, elikagai kantitate handia biltzen baita ur hauetan, horregatik tentu handiz ibili beharko dugu berau eraldatzean. 7 dira berezko bezala kontsideratzen diren gre arrai espezieak( amurraina,eskailua, loina, barboa, zarboa,mazkarra eta hiruarantza) eta urteetan zehar beraien gainbehera pairatu dugu, gizakion arduragabekeriagatik batez ere, industrializazioak eragindako kutsadurarengatik.. Estuariotan 10 bat espezie aurki ditzakegu eta 5 arrain migratzaile ditugu (izokina, angila, lamproia..).

Azken 5 hamarkadetan egindako jarduera eskaxen ondorioz, uraren kalitatea eta bertako biztanleriaren gutxitzea eman da ekosistema desberdinetan. Ekosistemak galdu dira ( hezeguneak...) espezieak galdu dira (izokina, angula...) eta genotipoak ere galdu dira (barietate desberdinak). Adibide gisa, orain arte aprobetxamenduei loturiko egur ondakinak ibaitik ateratzen genituen kalte egiten zielakoan...Orain ordea, egurrezko presak eraikitzen ari gara berauen kalitatea hobetzeko. Arrainentzako elikagai iturri eta habitat sortzaile bilakatzen dira.

Erreka inguruko begetazioaren garrantziaz ohartzen hasi gara baita ere eta berauek berreskuratzeko planak abiatu dira toki konkretu batzuetan. Kontutan izan kudeaketa globala zaila dela partzela txiki eta jabe aunitzen textuinguruan. Honela, jabe pribatu bakoitzak nahi duena egin du, normalean konifera edo hostozabalen (eukalipto) monokultibora jo delarik, epe laburean ahalik eta etekin ekonomiko handiena ateratzeko. 20-30 urteren baitan beraz, lur honek matarrasa bidezko egur erauspenak izaten ditu eta honek, uren eskorrentiagatik ibaiak lokatzez...kutsatu ditu. Erreken onurarako, nekazaritza, abeltzantza eta baso aprobetxamendu ekologiko eta jasangarriak landu behar ditugu. Ibai bazterretan gutxienez bertako begetazioarentzat (altza, sahatsa...) 5 m-tako tartea zaindu beharko genukeelarik, beraien egoera hobetzeko.

Ibai baten egoera ona dela esango dugu; bertan bizi daitezkeen edo bizi izan diren bertako animalia guztiak dauzkagunean.

Aire eta urak, doaineko oinarrizko eskubide bezala kontsideratu behar genituzke. Gaur egun enbotellatzen den ur naturalaren prezioa ikaragarria da. Ur metro kubiko batek 1000 euro balio ditu. Bestalde guk normalean ura tramoka ordaintzen dugu kontsumitutako kantitatearen arabera baina ez beti. Aurrezpen teknikak dira. Donostin adibidez tramo bakarra dago hiri osoan. Berdin dio beraz asko edo gutxi kontsumitu...
Iraizgailuak ere, jarduera txarrei loturiko, administrazioen, erantzun nahikoeza dira. Lurrazpiko urak, hiri azpietakoak, akuiferoak...kudeaketa okerrak eroatez aparte,guztiak izorratu ditugu gure jarduera okerretaz gutxinaka jabetzen hasi garen arte.

Uraren eztabaida zabalik dago eta hobera dijoala dirudien arren
kontu handiz pentsatu beharreko gaiak dira. Hortara dator LA NUEVA CULTURA DEL AGUA  delako elkargunea; arazoak identifikatu eta jardunbide egokiak jorratze aldera. Hitzetatik ekintzetara.


Utzi iruzkina: