UDABERRIKO ZIZA

basapis 1456131372713 BASAPIZTU | 2012-04-09 21:28

Calocybe gambosaren garaia iritsi da. Udaberriko ziza edo perretxikua gure mendietan aurki genezake, susaleku deituriko tokietan. Urtero toki eta egun berdinetan ernetzen da, askotan herradura formako taldetxotan agertzen delarik.



Mikorrizaturiko belarrek, kolore ilunagoa izaten dute. Udaberrian beste belarrak baino indar handigoz hazten dira eta ziklo amaiera azkarragoa izaten dute. Hau perretxikoak-belarrari elikagaiak eskuratzeko erreztasuna ematen dielako gertatzen da; belardien osasunerako perretxikoaren presentzia oso ona da. Kare lurretan aurkituko dugu sarri, abeltzantza praktikatzen den eremutan.

Intxaurrondo, elorri,altz, urritz, astigar, ipar orre, sasi, ainarra etbr-en azpian jaso ahal izango dugu zelaietako belardietaz (Urtica, Festuca, Potentilla...) aparte. Erreka bazter, iturriondo, goi mendi etbr-etan. Kolore zuri-horixka izan dezake eta duen irin usain eta zaporeak du bereizten.

Oso estimatua da sukaldaritzan eta prezio altuak har ditzake merkatuan. Odoleko azukrea gutxitzeko ahalmena du.

Batzuk diotenez; perretxikoa ikusten denean, ez  da gehiago hazten. Gauzak honela, perretxiko txikiak biltzen dira, udaberriko zizari hazi eta esporak banatzeko denborarik eman gabe. Honek eta perretxiko tokien eraldaketa, zapalketa eta ustiaketa intentsiboak, susalekuen gutxitzea ekarri du Euskal Herrian. Kontrolatu eta kudeatu beharreko gaia da beraz. Txikirik ez bildu, txapelak 5-15 zm-toko diametroa hartu arte. Perretxiko bakoitzak milloika espora bana ditzake.



Utzi iruzkina: