Txekorra
Haragitarako txekorra loditu eta errentagarri aterako bazaigu, berau larretan aske haztea da bide bakarra. 500 eurotan gutxigorabehera erosiko dugu txekorra eta hazten denean 1200 bat eurotan saldu genezake.
Apiriletik, irail-urri bitartean zelaietako larretan aske, belarrez elikatu dadila eta gabonetan 300-350 kilogramo hartzen dituenean, prezio altuena dagoenean hil eta salduko dugu.
Hazten dugun txekor bakoitzeko`, 500 bat euro eskuratuko ditugu honela.
Esnetako behi pintoa (arra) 30 eurotan eros genezake eta etxerako loditu eta honek jatekoa emango digu.
Etxean bertan kokatua, lasto kilogramoa 9 pesetatan eskura genezake eta pentsua aldiz 0,33 zentimotan kilogramoa. Elikagaiak erosis, zaila da gaur egun behiekin etekinak ateratzea baina berauen papera naturan ezinbestekoa da guretzako.
Paradoxa! guri EH-an animalientzako mila baldintza ezartzen dizkiguten bitartean, europatik baldintza hauek bete gabe sartzen den haragi pila dagoela.
Bertako okelaren aldeko benetako apustua egin behar da; kontsumitzaile bezala, bertako euskal okela exigitu.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: