TXAKOLIÑA

basapis 1456131372713 BASAPIZTU | 2012-03-31 20:09

Otsailetik Maiatzera bitarte landatuko ditugu mahatsondoak. Txotxetatik, sarmientoetatik edo txertaturiko mahatsondoak erosita egin dezakegu. Guk nahi dugun barietatea aukeratu eta 3 urtetara uzta jasotzen hasiko gara.

Landareko 2-4 kilogramo mahats jaso genitzake eta kilogramo bakoitzetik botila eder bat eskuratuko dugu. Mahatsondoak ez du ongarririk behar, ez eta bela "txarrak" kentzerik berez indar handia baitute landareek. Hezetasuna gustoko ez duen landarea da eta botritisaren aurkako tratamendua egin beharko diegu urtean 8-10 aldiz sulfato kobrearekin.

Eguzkia da txakoli hona lortzeko sekreturik handiena. Eguzkiak mahatsa desidratatzen du eta honek Brix (alkohol) graduak igotzen dizkio. Mahatsak zenbat eta ur gutxiago eta azal gehiago izan hobe, azalean gordetzen baititu txakoliñari kalitatea emango dioten elementuak. Eguzki goxoa ahalik eta egokien har dezan, mahatsa kokatzeko erarik egokiena "espalderan" dela esan behar da, hau da, hilaran eta palmeta erara 3 bat pisu desberdinetan alambreak jarriz landareak trepatu dezan eta "zarzilloak" euts diezaioten. Batetik bestera 1,5 metrotako tartearekin kokatu behar dira gutxigora behera. Pergola erara kokatuta, asko ikusten den arren, konprobatu da eguzki gutxiago hartzen dutela eta beraz kalitate gutxiagoko ardoa eskuratuko dugu.




Urtero kimatuko dugu, " vara y pulgar" deritzon erara.Alde bakoitzera, besterik ez diogu utziko. Adar luze bat "vara" 6-7 begirekin eta adar motz bat edo Pulgar 2-3 begirekin. Honela mahatsondoa kontrolaturik izango dugu eta ez digu ihes egingo, fruitua erraz eskuratzeko moduan izango degularik.



Txakolinak, sagarrondoek baino errentagarritasun ekonomiko handiagoa emango digute. Normalean, sagarrak baino lehenago produzituko dutelako fruitua eta txakoli botilla 5-6 eurotan saldu ahal izango dugulako sagardo botila 1-2 eurotan saltzen denean.


Utzi iruzkina: