SUA ETA PERRETXIKOAK
Suteek perretxiko saprofito eta mikorrizikoengan eragin negatiboa dute, beraien fruktifikazioa eta espezie kopurua desagertu edo gutxitzen delarik. Hala ere, badira suteen ondoren fruktifikazio kopurua handitzen duten espezieak. Karbonizaturiko materia organikoaz elikatzen dira eta kixkalitako lurrak kolonizatzen lehenak izaten dira; Cenococcum geophillum eta Sphaerosporella brunnea honen adibide.
Mortxellak, suteen ondoren, kopuru handitan hazten dira. Beraien esporak suteek eragindako tenperatura aldaketarekin aktibatzen dira. EEBBetan eta Kanadan, basoan gelditzen diren enbor, adar eta abarrak, kontrolaturiko suen bitartez erretzen dituzte. Ondoren, mortxellen produkziorako erabiliko dituzten eremuak sortuz. Merkatuan mortxela edo colmenilla sikuaren kilogramoak, 300 eurotan saltzen dira eta gaur egun ekoizteko gaitasuna dagoenez, produkzioara bideraturiko esparruak eratu behar genituzke Euskal Herrian.
Basoen mikologia gestioak suteen aurkako jarduerak burutzen ditu. Honela, bertako baso mixtoarekin, suak egur desberdinak erretzeko zailtasun handiagoa izanen du. Hontaz gaiz, utzita dauden eremutan, tratamendu mikologikoz sortutako basoak eratuz, sastrakadiek ez dute eremu hori hartuko. Honela, eremu hoiek berrindartuz, aktibitateak sortu eta suteak gutxituko dira.
Basoko sutearen ondorioz, sustrai asko hil egiten dira, lurreko PH-aren igoerarekin batera, onddo mikorriziko eta saprofitoen fruktifikazioak etenez. Erretako lur eremuaren birsortzean hala ere, onddoek ezinbesteko papera jokatzen dute, ekosistemetan elikadura fluxuak aktibatzen dituztelarik.
Degradaturiko eremu hauen eraberritzean, onddo saprofito eta mikorrizikoen papera ezinbestekoa dela ulertu eta ikerketarako bideak jorratzeko aukera ahalbidetu behar da.
Landa garapenaren ikuspegitik, lantzeko, ikertzeko, lana sortzeko eta etekinak handitzeko bide alternatiboak ireki behar ditugu, herriak basoen aberastasuna ezagutuz, baloratu eta turismoa, gastronomia eta kultura bezalako esparruak bultzatuz, gure mendien osasunean sakonduz.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: