SUA

basapis 1456131372713 BASAPIZTU | 2012-06-09 19:28

Bihar domeka denez, ezingo dugu basoan, egur horndakinekin surik egin. Sua egin behar badegu, lehenik basozainari baimena eskatu beharko diogu. Entresaketan ez bezala (7,5euro) sua egiteko baimena doakoa da eta baimen gabe harrapatzen bagaituzte 3000 eurotako isuna ordaindu beharko dugu.

Sua egiteko garairik onena, udaberri-uda partea dela esan behar da, oraindik belarrak berde baitaude eta etzaizkigu udazken-neguan bezain erraz erreko. Hontaz gain, sua indartzeko erabiliko ditugun pinu azikulak (Pinotxa), moztu berri den pinadi baten, pinu adarretatik zintzilik, sikatzen aurkituko ditugu udaberrian. Neguan aldiz, adarretatik erorita, lurrean aurkituko ditugu, sua piztearen operazioa zailduz.

Sua egitea arriskutsua denez, egur ondakinak multzo txikitan pilatuko ditugu, metro batetako enborrak gutxigora behera eta hego haizerik ezpada soilik emango diegu sua, periodiko zati batekin adbz. Sua taldean egitea komeni da eta kontrolpetik atera ezkero, segituan abisatu beharko diegu suhiltzaileei.

Gaur bezalako egun hodeitsuetan edo euri piskatekin eta tentuz egin ezkero, ez dugu arriskurik pairatuko. Sua goizean goiz piztuta, eguerdirako normalean amataturik izango dugu naiz eta atsaldean bistazo bat ematera joatea komeni den.

Su hondakin edo errautsekin, ondorengo basoberritzetarako, lurra ongarri naturalez beteko dugu; potasioak eta fosforoak gure landaketetarako aberastasuna suposatuko duelarik. Hontaz gain, hondakinez beterik zegoen basoa, garbi garbi geratuko zaigu.

Egur hondakinekin, konposta egiteko aukera dugu nahi ezkero eta botatako pinadi baten hondakinak lursailetik kendu nahi baditugu, Zarauzko urteta zabortegian zerbitzu hori ematen duen kamioia dagoela badakigu... Basoan denbora luzez uzten baditugu ordea, larrak jan egingo ditu egur hondakinak eta erre edo atera nahi ditugunean, egin beharreko lana bikoiztu egingo zaigu.



Suaren dantza magikoa, espiritu txarrak uxatzeko onena!!


Utzi iruzkina: