SASKIGINTZA
Euskal Herrian galtzeko zorian degun artisautza jarduera da otargintzarena. Matxinbenta da zestagileen gotorleku eta han jaso ditut ofizioaren sekretu batzuk kontatuko dizkizuet jarraian. Iñaki Agirrezabala zestagileak eta nik, Toribio land rover-ean matxinbentako basoak garbitu eta zestak egiteko ezagupenen transmisioa gauzatu dugu. Milesker Iñaki, zu bezalako gizon jatorrik ezpaitut aspaldian ezagutu.
Zepatik ateratzen diren gaztain txirpialek mendi baxua edo monte bajo osatzen dutenak dira zestagintzarako erabilgarriak. 6-7 urtetako eta 10-12 bat zm-troko diametroa duten zurtoin zuzenak aukeratu, erreserbak sustarretan dituztenean eta hilbeheran moztu eta ur potzu baten hezetu behar dira denbora luzez. 2 hilabetez gutxienez eta 4 urteraino izan ditzakegu bertan egonkortzen. 1,5 ha-ko lursail batetik 4-5 kilogramoko 1000 zurtoin lortzen ditu Iñakik.Ahal izanez gero, kolperik eman gabe bota behar da, azala osorik gelditu
dadin. Oso garrantzitsua da. Izan ere, kolperen bat jasotzen badu marka
horretatik ura sartzen da, eta hondatu egin daiteke egurra. Gaur egun Orkatzek ordea ez diote bakerik ematen eta gaztain zurtoin falta izango du ondorengo urtetan, bertatik, orkatzak desagertarazten ezpaditugu.
Zestak egiteko ateratzean, labean egosi beharko ditugu zurtoinak, ordubetez ta su indartxus, beraietatik zumitza ateratzen hasi aurretik, berauen flexibilitatea hobetuz. Aizkora zorrotza ezinbesteko herraminta degu zurtoinen ipurdia egokitzeko. Lehenik azala kenduko diogu eta gaztainaren lehen egur gorrixka ikusiko dugu. Zurtoinak erditik moztuko ditugu matxete zorrotz bategaz, lehen kapa gorrixka kenduko diogu matxeteaz punta batetik zurtoina zartatu eta eskuaz zestaren erremate eta heldulekuarentzako erabiliko degun egur tira gorria atereaz. Zurtoina hankartean hartuko degu operazio hauek burutzeko, belaunen presioarekin zumitza ateratzea kontrolatu eta behatz lana erreztuz. Txirpial bakoitzetik 6 bat zumitz aterako dira. Sahietsetarako erabiliko ditugu zabalenak eta igo zumitzak edo josketarako besteak. Erremateak edertzeko, lehen aipatu bezala kanpoko 2 kapa gorrixka. Zumitzak ateratzen goazela arazoak balira, matxeteaz konpondu eta zumitzak zuzendu beharko ditugu, ez da lan erreza. Esperientzia dutenek zumitzak ateratzen duen soinu eta usainagatik kalitatezkoa den edo ez antzemango dute. Zumitzak txukun txukun ordenatuko ditugu behin ateratzean eta ahal bada heze direla josi.
Aukeratutako tamainan eta moldearekin, sahietsak josi ondoren (4x5), igo zumitzekin zesta osatzen joanen gara, zumitza gastatzen zaigun bakoitzean 4 saihetstsetako unioak burutuz. Gora iristean, errematerako zumitz gorrixkak erabiliz. Perretxikoak jasotzeko otarra paregabeak Iñakirenak eta inoiz ikusi ez ditudan bezalako saltxaperretxikoak bere lursailean!! Oso goxaok portzierto, bere arrautza eta baratzeko produktuak bezalaxe, oso familixa jator eta eskuzabala, gorantziak daneri. Erlea sartzeko bidea ere eskeini didate!! Bere teknika ikasteko oraindik ordea, denbora dexente beharko dot. Baina ihadanik egonkortzen dauzkat nire lehen otarretarako zurtoinak. Gora Iñaki, milesker bihotz bihotzez. ANIMO!!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: