SAGARRONDOAK
Gure lur sailean sagarrondoak sartzea erabakitzen badugu, lurra landu beharko dugu lehenik. Hortarako egokiena, lur analisiak egin, subsoladora pasa eta ongarriztatzea litzateke, zuhaitzak landatu aurretik. Sagarrondoari sustraiak garatzeko toki aproposa uztea da gakoa.
Landaketa eredua eta landatu behar ditugun sagarrondo motak aukeratu behar ditugu.
GARRATZAK: Geza mina eta mozoloa.
GAZI GARRATZAK: Astarbe, errezila, gazi gorri, goikoetxea, manttoni, merabi, moko, txalaka, urdin eta urtebi txikia.
GAZIAK: Urtebi handia.
Hectarea batetarako landaketa eredu posibleak:
1) Patroi frankoan: zuzenean hazitik. 150 zuhaitz hectareako , 8X8 metrotako markoan. Hazkuntza eta biziraupen handiko zuhaitzak toki maldatsutan egokienak eta etorkizunean ardi azienda baimenduko dutenak.
2) MM106 eta MM111: Palmeta eran egindako landaketa 600-800 zuhaitz hektareako. 4X3 metroko markoan. Produkzioa 7.urtean haziko zaigu eta hektareako 30000kg sagar jaso genitzake. Tonelada 260 eurotan saltzen da. 7800 eurotako irabaziak urteko.
3)M27, M9, M26 eta M7: Patroi enanizanteak eta palmeta eran landaturik. 1500 zuhaitz hektareako. Sustraiek lurrari heltzeko arazoak medio ez nuke gomendatuko.
Multiplikazioa egiteko: sagar helduak jaso eta haziak jasoko ditugu. Hauek, 2-7 gradutan 2-4 hilabetez estratifikatzen izan ondoren, hazitegira .
Beste metodo bat: corte y recalce.Landare ama, neguan sustarretik moztu eta botatzen dituen broteak hazten dijoazen heinean lurrez estali. hurrengo neguan brote hauek jasoko ditugu, patroi klonal(honi injertoa eginen diogu gero) moduan erabiltzeko.
Patroiak zuhatzetan duten eragina beraren luzerari zuzenik loturik dago. Patroi enanizanteekin injertoa zenbat eta gorago burutu, zuhaitza gero eta gutxiago garatuko da. Patroia hazitik etorri daiteke (patron franco) edo estaquila eta akodoetatik (Patron clonal)
XX. mende hasieratik Ingalaterran lanean ari dira patroi klonalen alorrean. East Malling estazioan hain zuzen. Bertan garatu dira, aurrerago azaldu ditugun East Malling (M) eta Malling Merton (MM) serieak.
Sagarrondoek fruitua urtebete baino gehiagoko adarretan emango dute beraien adarretan dituzten lore begietatik. Hasierako begi begetatibo edo dardoak, lamburda bilakatuko dira eta fuitua emango dute.
Beraz, gomendio bat!! Ez hitzazue dardo eta lamburdak dituzten adarrak moztu...
Iruzkinak
Utzi iruzkina: