PRUNUS AVIUM

basapis 1456131372713 BASAPIZTU | 2012-06-01 19:42

Orokorrean gerezixa moduan ezagutzen dugun zuhaitzak, egur balio handia har dezake merkatuan, landaketa eta kudeaketa berezietatik ateratako hazia erabiliz.

 Gozagarrirako zuhaitz okerrak, jandako fruitutik, landatu nahi dituenak, hazia bildutakoan, uretan sartu eta urpetik jaso, urgainekoak erretiratu eta frigorifikoan 3-4 hilabetetan zehar 4 gradutan gorde eta udaberrian, lur egokian landatuz, eskuratuko ditu keixatxoak. Bizitegietan 5 eurotan eskuratu genitzake txertaturiko geriza barietate mordua.

 Bere fruituak, belarritakotzat erabiltzeaz gain, ahozapaia gozatuko digu uztail aldera. Udaberri goizean loratuko zaigu rosazea familiakoa den arbola. Gaixotasunek dexente izorratzen dute baina altzarigintzan, artisautzan eta serrategitan egurrak balio altua hartzen du.



40 urteko mozketa aldiak lor ditzakegu, beharrezko zainketa ugarien bitartez baina nik pertsonalki nahiago beste espezie batzurekin nahasturik, gaixotasunen transmisioa  monolaborantzak erraztu egiten duelako.

Fruiturako eta egurrerako barietate ugari aurki genitzake merkatuan eta landaketak burua erabiliz, zertarakoaren arabera,  eta ongi egitea komeni da, esperotako emaitzak jasotzeko lurra ongarrituz.



Bere azal barradun bereizgarri eta hostoen haseran dituen 2 puntuttoengatik ezagutu genezake, zerradun hosto luzangak eta loraketa aberatsa  eta polinizazio egokiz fruitu ekoizpen oparoak dituen zuhaitza.

 

 Ha-ko  600-800 zuhaitz landa genitzake, potzututako lurretan izan ezik eta konpetentziarik gabe bada hobe. 60 zmtako sakonerako goldea erabiltzea gomendatzen da  lurgintzarako. Kimaketetaz ulertu behar da, puntak garrantzi handia du eta hau galtzen badu, ahalik eta azkarren, berdean, bestebategatik ordezkatu beharko dugu. Adarrak beharaka okertuz, fruitura bideratuko ditugu.



http://www.asfole.com/PDFmaderasnobles/Selvicultura%20de%20las%20especies%20principales.pdf



Utzi iruzkina: