PINUS INSIGNIS

basapis 1456131372713 BASAPIZTU | 2011-12-14 16:01

Californiako pinua, Monterrey edo Radiata  bezala ezaguna, Euskal Herrian gehien landatzen den zuhaitza da. Guztira 2011-an 132.000ha zenbatu dira. Urtero 1000 ha gutxiago ditugun arren, iñoiz baino egur gehiago dugu gure mendietan (32.000milloi metro kubiko). 

1970-1990 hamarkadetan "el oro verde" bezala ezagutu zen Radiata egurraren metro kubikoa, 90 eurotan saltzen zen. Gaur egun ordea, hainbat faktore direla medio (importazioak,kalitate zertifikazio ezak, Landetako ziklogenesiesplosiboa.. ) prezioa ez da 40 eurotara iristen batazbeste.

Ondorioz, basoen jabeek:

 1) Ez dituzte pinadiak behar bezala kudeatzen. Zertarako gastatu dirua kimaketa , bakanketa etbr.etan  gerora ezpadut dirurik aterako?

2) Ez dituzte pinadiak mozten, etorkizunean egurraren prezioa igoko delakoan. Honela, mozketa turnoak 40 urtetik gorakoak bilakatzen dira eta egurraren kalitatea eskaxtu egiten da.

Arazo larria dago beraz egurraren sektorean. Monokultiboan jardun gara azken hamarkadetan eta koniferatara espezializatu ditugun egur industriek, ez dute bertako mendietatik eraikuntza ekologikoetara begira erauzitako  egur estrukturala erabiltzerik: 1) CE zertifikaziorik gabeko egur asko eraikuntzan  ezin daitezkeelako erabili eta 2)kanpoko egurra merkeago, azkarrago eta orokorrean hobeto iristen delako, gezurra badirudi ere , Txile, Kanada eta Austria bezalako herrialdeetatik.

Iñork ez daki etorkizunean zer gertatuko den baina basogintza eredu berritzaileei bidea ireki behar diegula argi dago:gestio modelo desberdinak planteatuz, dibertsitatea zainduz  eta inbertsioak bideratuz. Blog hontan, jaioberri den,  basogintza gestio eredu berritzailea plazaratuko dizuet: I+D mikoselviapicola. Erderaz da baina euskaraz ere definituko dugu nolabait aurrerago.

 


Utzi iruzkina: