PINUAREN NEMATODOA= SEKTOREAREN PORROTA

basapis 1456131372713 BASAPIZTU | 2012-06-12 21:46

Portugalko sektore forestalak porrot egin du Bursaphelenchus xylophilus nematodoaren erruz. Milimetro bat baino gutxiagoko nematodo honek Portugal osoa du hartuta eta europako batasuna kuarentena neurri zorrotzak ezarri ditu egurraren garraioari dagokionez. Egur guztiak NIMF-15 araupean kudeatzen dira.



Pinuaren nematodoa, Espainian ere agertu da, Galizian eta Extremaduran eta babes eremu eta neurri zorrotzak ezarri dira, egurraren jatorri eta helmuga nolabait kontrolatu nahirik, egur sorten analisiak burutu eta ziliguak exigitzen direlarik besteak beste...



Nematodoaren bektorea Monochamus galloprovincialis  kakalardoa da. Herrialde eta kontinente desberdinen arteko propagazioa egurraren bitartez ematen da eta denok dakigunez, mugitzen den egur guztia kontrolatzea ezinezkoa da (furgonetak, kotxeak...). Oso egoera arriskutsuan gaude beraz!!

Honi, Gibberella circinata (Fusarium) onddoaren gaitza gehitu behar diogu, gurean iada baduguna. Hau ere, europak kuarentena neurri zorrotzekin tratatu beharreko gaitzen artean kokatzen duena da, naiz eta gurean izkutatu nahian ibili, legea naidugunerako erabiliz...



Pinadien krisiarekin jarraitzeko, ezin ahaztu behar pinuaren prozezionaria Thaumetopoea phytiocampa . Honek ere, pinadi asko eta asko jipoitzen baititu, kasu batzutan pinuen heriotza dakarrelarik. A8 autopistan Itziar parean dagoen egoera ikusi besterik ez dugu. Pinuaren heriotza sortzeaz gain, gure txakurrentzat eta guretzat arriskutsuak dira, jaurtitzen dituzten ile urtikanteengatik.



Abionetaz Bacillus thurigiensis bakteriarekin orainarte eginiko tratamenduak duela 2 urtetik europatik debekatuta dauden arren, gurean aplikatzen jarraitzen dugu, lurretiko tratamenduez beste lepidoptero etbrri min gutxiago egiteko aukera dagoenean. Tratamenduen gastuek dirutza handia suposatzen dute gainera.



Azkenaldian gehien pairatzen duten gaitza hala ere, Banda marron eta banda roja direlako onddoarenak dira Micosphaerella generokoak.



Hauetaz gain pinu azal barnean galeriak eraikitzen dituzten hainbat eta hainbat espezie dauzkagu...

Basoen egoera tristea, gizakion eskuartze okerren ondorioa da hein handi batean, erabiltzen ditugun basogintza eredu ez jasangarriengatik. Alternatibak garatzeko ordua iritsi dela argi dago baina nork edo nortzuk oztopatzen dute ezinbesteko eraldaketa?? Eta zergatik??



Utzi iruzkina: