PERRETXIKOEN KOMERTZIALIZAZIO ETA ERREGULAZIOAREN HASTAPENAK
Mendetan zehar, perretxikoak saltzera, merkatu eta ferietara eraman izan dira. Toki batzuetan, perretxikoen prezio garestiengatik, jende asko joaten da mendira berauek batzera, biltzaile kopuru gehiegi eta perretxiko lekuen sobreesplotazioa gertatzen delarik. Honek, onddoen ugalketa eta ondorioz, espezieen ondorena kolokan jartzen ditu.
Udaberriko ziza da honen adierazle garbiena gurean, XVIII. mendean iada, arazo honi aterabidea emate aldera, lehen erregulazioak ezarri ziren Gazteiz eta Trebiño aldean. San Prudentziotan Gazteiz inguruko larreetan perretxikoak batzea ohitura handia zenez, lehenbiziko kotoak eta arrendamenduak finkatu behar izan zituzten, perretxikoei nolabaiteko babesa eta ondorena zihurtatu nahirik. Otxateko kontu liburuan, 1767an 31 erreal oraindu zituztela ageri da perretxiko tokien arrendamendutan. Legea ahusten zutenek, zigorrak jasotzen zituzten.
XIX. mendean perretxikoen garraioa hobetu zen ferrokarrilaren azalpenarekin bat eta Bilbo eta Gazteizko merkatutan saltzen ziren gehienak. XX. mendean komertzializazioaren gorakada eman zen, perretxikoak salmueran exportatzen zirelarik haritz edo gaztainondo barriketan. Serbia, Errumania, Macedonia Yugoslabia eta bulgariatik perretxiko asko inportatzen zen. 1970 inguruan pinudiek robiloi mordoa emateari ekin zioten.
Gure erregulazioaren hastapenetan Ultzamako parke mikologikoa dugu nafarroan. Mikologia kudeaketa eredu honekin, onddoen etorkizuna bermatzen da, basoak ez duelako presio handiegirik jasaten. Hontaz gain, mikoturismoa, mikologia ikerketak, landa garapena eta gastronomia garatzen dira. Jendea gustora dago eta guztion eta onddo guztien onerako neurriak direla ulertu dute. Basaben, trufaren inguruko jardunaldiak antolatzen dituzte; trufak batu eta dastatu egiten dira.
Harritzekoa da bestalde, produktu guztien kalitatea bermatzen dugun arren, perretxikoen aldetik ez dugula kontrolik ezarri. Etorkizunean, kalitate zigilua duten perretxiko ekologikoak produzitu eta komertzializatuko dira, aurten galizian lehen aldiz, saldu diren bezala. Perretxiku medizinalak, mikoterapia eta onddo ekologikoak, baso mixto natural jasangarrietatik batuak eta kalitate kontrola pasatako, Euskal Herriko perretxikua zigilupean.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: