PERRETXIKOEN EZAUGARRI MIKROSKOPIKOAK

basapis 1456131372713 BASAPIZTU | 2012-05-06 16:48

Ezaugarri mikroskopikoek, mikologiaren alderdi garrantzitsua osatzen dute, perretxikoak ezagutzeko ezinbesteko dira.

HIFAK
Onddoen unitate estrukturalak dira. Normalean, septos izeneko tabike transbersales bananduak ageri dira, naiz eta onddo batzuen hifak aseptatuak izan. Mota hauek desberdin genitzake:
*Generatiboak: beti daude presente. Septatuak eta adarkatuak dira eta pareta fina dute.
*Eskeletikoak: Aseptatuak eta adarkatuak dira eta pareta lodia dute.
*Inguratzaileak:Aseptatuak eta adarkatuak dira, pareta lodia  eta ertz akuminatua dute.



KUTIKULA (PELLIS)
Karpoforoaren gaineko mintza da eta espezieak identifikatzeko beraren propietateak oso garrantzitsuak dira.

TRAMA
Karpoforoaren barneko zatia da, kontexto ere deitua eta 3 zatitan banatzen da; himenoforoaren trama, trama pileikoa eta trama estipitala. Taxonomikoki bere egiturak garrantzi handia du.



ASKAK
Askomikota dibisioan, jatorri sexualeko esporak, asketan sortzen dira. Espora kopuru eta forma desberdina izan dezaketen arren, ohikoena, askak oktosporikoak izatea da. Askak generalean, parafisis izeneko mintz antzuez inguraturik ageri dira.



BASIDIOAK
Basidiomizeto dibisioan, karpoforoen,  zelula himenialak dira. Bertan kariogamia eta meiosia gertatzen dira eta honon ondorioz espora sexualen formakuntza ematen da. Normalean, basidio tetraesporikoak dira, 4 espora dituzte, baina bisporikoak ere izan daitezke. Esporak exogenoak dira eta esterigmen bidez basidioei lotuta ageri dira.



ZISTIDIOAK
Himenioan aurki genitzaken, hifen, zelula terminal antzuak dira, karpoforoan edo basidiokarpoen traman aurkituko ditugu eta morfologia barietate handia dute.



ESPORAK
Onndoen ugalketa bidea dira, onddoen hazia. Ernaltzen direnean mizelioa sortzen dute. Forma, tamaina eta inguru desberdinak dituzte eta hauek taxonomian oso garrantzitsuak dira, espezie bakoitzak bere espora konstanteak baitauzka. Esporadaren koloreak ere garrantzi handia du onddoen sistematikan. Mikroskopioan, esporen kolorea, taldeka ikustean baino argiagoa da.




Utzi iruzkina: