PERRETXIKOEN EZAUGARRI MAKROSKOPIKOAK

basapis 1456131372713 BASAPIZTU | 2012-05-05 21:50

Lurrazpiko mizelioaren garapenetik primordioak sortzen dira eta hauek perretxikoaren sorrera ekarriko dute. Forma desberdinak izan ditzakete: globosoak, koraliformeak, klabiformeak, mensula erakoak edo kopadunak...

Perretxiko tipikoak txapela, himenoforoa eta oiña izaten ditu. Txapelak eskamak izan ditzake eta bere azpialdean himenoforoa kokatzen da, perretxikoaren esporak gordetzen ditu honek. Oiñak sostengu funtzioa du. Oiñak eraztuna eroan dezake (Amanita, Agaricus...), kortina (kortinarius) edo eta bolba.


KUTIKULA
Perretxikoaren txapela estaltzen duen kapa menbranatsua da. Kolore biziak ematen dizkion pigmentuz osatua egoten da eta sikua, likatsua, higrofanoa, eskamatsua edo ximurtua izan daiteke.

TXAPELA
Forma desberdin asko izan ditzake; konbexua, konikoa, globosoa..


HIMENOFOROA
Himenioa sostengatzen duen karpoforoaren partea da eta bertan,  jatorri sexualeko esporak gordetzen dira. Forma desberdin asko izan ditzake eta oiñarekin batzeko duen erak, garrantzi handia du perretxiko espezieen deskribapenean.

OIÑA
Txapela sostengatzen duen perretxikoaren zatia da eta kolore, tamaiña eta forma ugari har ditzake.

ERAZTUNA
Barruko estalki edo estalki partzialetik eraorritako zati residuala da eta eraztun mota desberdinak izan genitzake;, gorakorrak, berakorrak eta mixtoak besteak beste.


BOLBA
Oiñaren beko partea inguratzen duen, estalki orokorraren partea da eta forma desberdinak izan ditzake honekbe.



Utzi iruzkina: