ONDDOEN SAILKAPENA

basapis 1456131372713 BASAPIZTU | 2012-05-03 16:14

Idatzi hontan Dictionary of fungi 2009-ko 9. edizioari jarraitutako sailkapena hartuko dugu oinarritzat. Onddoak polifiletikoak dira, hau da, elkar batzen ez diren linaje desberdinak dituzte eta honela 3 erreinu desberdinetan banatzen dira:

  1. PROTOZOA: Aintzinako Myxomycota dibisioko onddo gehienak hemen elkartzen dira. Ez dute zelulazko paretik eta fagozitosi bidez elikatzen dira. Xaguzar moho direlakoak ere, bertan daude.
  2. CHROMISTA: Klorofila galdu duten algen ondorengoak lirateke. Zelulazko paretek, ez dute kitina ez eta glukanorik eta zelulosas osatuak daude. Gaztainaren tinta, Phytoptora cinnamomi bezalako onddoak dibisio hontan barnesartzen dira.
  3. FUNGI: Benetako onddoak dira. Kitina eta glukanozko zelulazko paretak dituzte. Landareekin baino animaliekin antz gehiago dute. Erreinu honen baitan 4 dibisio aurki genitzake.
*Chytridiomycota: Espora flagelatuak aurkezten dituen onddo talde bakarra da. Uretako onddo asko barnesartzen ditu.

*Zygomycota: Tabikatu gabeko hifak dituzte.Ogiaren moho beltza bezalako onddoak barnesartzen ditu. Mikorriza besikulo-arbuskularrak osatzen dituen Glomales ordena ere talde hontakoa da. Aurreko 2 dibisioak talde monofiletikoak osatzen ez dituztenez, etorkizunean desagertu egingo dira.


*Ascomycota: Espezie gehien dituen taldea da. Zumarretako Grafiosia Ceratocistis ulmi talde hontakoa da. Bestalde, trufak, colmenillak eta kriadillak bezalako espezie komertzialak ere, talde hontan aurki genitzake. Ascomiceteek beren esporak aska izeneko zeluletan garatzen dituzte. 8 espora aska bakoitzeko. Askak karpoforotan egoten dira parafisis izeneko zelula esterilekin bat.Askak eta parafisis osaturiko kapak, himenio izena du.


*Basidiomycota: morfologikoki arraroenak diren onddoak barnesartzen ditu. Normalean Somatogamia bidez ugaltzen dira, konplementagarriak diren hifen baturaren ondorioz alegia. Onddo hauek basidioak izaten dituzte eta cariogamia eta meiosisaren ondoren 4 basidio espora haploide sortzen dituzte. Basidioak ere karpoforotan aurki genitzake, esterilak diren cistidio zelulekin batera himenioan. Basidioesporak lurrera erori eta martxan jartzean mizelio primarioa osatzen dute, nukleoko zelula bakarrarekin. Somatogamia gertatzean 2. mailako mizelioa sortuko da, dikariotikoa eta nukleoko 2 zelula izango ditu. 2. mailako mizelio honek sortuko du perretxikoa, asexualki hedatu eta sare bat osatuz zenbait kasutan.







Perretxiko guzti hauek, beraien identifikazioa gauzatuko duten ezaugarri morfologiko, genetiko eta kimikoak izango dituzte. Identifikazio hontarako karaktere makroskopiko eta mikroskopikoak  eduki beharko ditugu kontutan..


Utzi iruzkina: