ONDDO JANGARRIZ MIKORRIZATURIKO ZUHAITZAK
Euskal Herrian perretxikotarako afizio handia dugun arren, oraindik ez dugu perretxiko jangarriz mikorrizaturiko zuhaitzen aldeko apustua burutu, arritzekoa den arren. Zaletasun gutxiagoko beste komunitate batzutan (Galizia, Gaztela Leon, Katalunia, Andaluzia, Extremadura) perretxikoen I+D-an eta berari loturiko merkatuetan, inbertsioa garrantzitsuak burutu dira.
Neiker laborategietan zerbait lortu dela aitortu behar da (Trufarekin mikorrizaturiko olibondoak...) baina lanketa eremu zabal eta ezezaguna den aldetik inbertsioak etorkizuneko baso gestioaren apustu estrategiko izan behar du basoen kudeaketa mikologikoak. Europatik etorriko den legeak, birlandaketak mikorrizatuak izatea behartuko duena, (logikoa den bezala) larrugorritan harrapa ez gaitzan.
Basoberritze-birlandaketetan zuhaitzen sustraietan perretxiko jangarrien mizelioa (hazia) txertatzen badugu etorkizunean basoak balio erantsia izango du, hainbat arrazoirengatik:
1) Zuhaitzak sustraiak onddoa badu, lurretik hobeto xurgatuko ditu behar dituen elikagaiak eta onddoak zuhaitzetatik karbonatoak eskuratuko ditu, honela bientzako onuragarria den simbiosia eratuz.
2) Zuhaitzek hazkuntza hobea izango dute. Kalitate hobeagoko fruituak emango dituzte eta patogenoen (gaixotasun eta izurrite) aurkako erresistentzia handiagoa azalduko dute etekin handiagoa azalduko duten baso ustiaketak sortuz.
3) Etorkizunean basogintza eredu berritzaileekin, perretxikoen baso aberastasuna handitzea lortuko dugu.Eta honekin, beraietan garatuko den biodibertsitatea.
4) Gure basoetako gehiegizko bilketa jardueren kudeaketa bideratuko genuke, perretxikoentzako kalitate zigilu bat eratuz adibidez.
Mikorrizazioan gehien erabiltzen diren perretxiko espezien artean, Boletus sp, Tuber sp, Russula sp, Lactarius sp, Rizophogon eta Cantharelus generoak aurki genitzake eta zuhaitz eta landare genero askorekin landu daitezke, arrakasta handiago edo gutxiagorekin gaur arte. Trichoderma generoak tomate eta pepinotan erantzun ezinobeak ematen dituela konprobatu da eta Tri-ton edo Mico Triton bezalako produktuak ere, merkatuan ditugu aspaldian.
Perretxiko medizinalen hazkuntzak ere, garrantzia du mundu mailan eta dibertsifikazio eredu bezala erabil genitzake egur zatitan Pleurotus sp edo Lentinula edodes bezalako perretxikoen hazia txertatuz, osasungarri diren karpoforoak eskuratuz.
Fitorremediazioan ere, parteartzaile garrantzitsuak dira perretxikoak. Lurrean atxikituta dauden metal astunak xurgatu eta kutsadura murriz baidezakete. Perretxiko eta bakteriak dira materia organikoa deskonposatzen duten eragile nagusienak, xixareetaz aparte.
Basoari, kudeaketarik ematen ezpazaio (garbiketak...), perretxiko espezieak poliki poliki desagertzen zaizkigu, biodibertsitate fungikoa neurri handi baten gutxitzen delarik. Jakin, Boletus generoko onddoak, heliofiloak direla eta baso garbiketa batek berauen produkzioa areagotu dezakeela. Metodoetako bat, abeltzantzaren erabilera izan daitekeelarik. Beste era batera esanik; basabereak garrantzi handia dute perretxiko hazkuntzan, eragin positiboa dutelarik, batez ere larretan.
Aipatu , Aranzadi zientzia elkarteko mikologia sailak, gazteen inplikazioaren beharra behar duela etorkizunean aurrera egin nahi badu. Gaur egun katalogazioan diardute, naiz eta baten batek ernioaldean urritza batzuk trufas mikorrizatu dituen, Galiziatik inportaturiko produktuen bitartez.
Euskal Herrian beraz, beharrezkotzat jotzen dugu, gaia landuko duen laborategi espezializatu baten beharra eta beraiei loturiko zuhaitz eta landare bizitegiak edo daudenen inplikazioa. Onddoen zepak identifikatu eta babestu,zuhaitzen sustraietan bateratu, mizelioa ekoiztu...
Badira gainera, mikologia-gastronomian gurean horren ezagunak ez diren espezieak eta ezagutzera eman daitezkeenak (Suillus...) gozoak direlako. Perretxikoen kulturizazioa, ezagutza eta disfrutea...Dituzten erabilpen funtzio desberdinak garatu behar ditugu. Gogoratu pennizilina bezalako sendagaiak perretxikoetatik datoztela.Prozesionariaren aurka (Taupatopoea phytiocampa) badela beste bat ( Cordiceps militaris) etbr etbr etbr. Ikerketa eta kudeaketarako alor ezezagunenetarikoa izanik landa garapenerako bide gisa planeatu behar da mikologiaren esparrua. Desbrozadora pasatzen dugunean adibidez, matabi batekin, perretxiko jangarri baten hazia inokula geniezaioke lurrari eta etorkizunean perretxiko horiek jango ditugu. Kontzientzia piztu behar dugu, dagozen aukerak landu eta proiektua berriak martxan jarri.
Munduko izakirik zaharrenak diren bezala, ezezagunenak izaten jarraitzen dute tamalez. EEUU-n badira Shelton-en perretxikoekin minbiziak osatu dituzten adituak. Gaitz guztien sendabide izango al dira?? Frantzia, Suiza eta Italian besteak beste , gurean baino garrantzi handiagoa ematen zaie perretxikoei, kudeaketa publikoak bideratzen direlarik. Krisi garaian ikasiko al dugu perretxikoak jaten?? Hala ere, ez enpatxatu!! Onddo beltzak (Boletus aereus) merkurio kantitate altuak izaten baititu eta horregatik 200 gr baino gehiago jatea ez da gomendagarria...
Guk gure aldetik, gaia ikertzen jarraituko dugu, etorkizunean basojabeek baso eredu berritzaileen aldeko apustua burutu dezaten, koniferoen gainberari alternatiba bilatu eta eskeiniz. Lur eremu publikotan, landaketa mikorrizatuak derrigorrezko izango dira.
Izan ondo!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: