NATURA OSASUNDU

basapis 1456131372713 BASAPIZTU | 2012-02-11 20:24

Aintzina, errentagarritasun ekonomikoa eman zuten koniferoek, gaur egun ez dute behar bezalako aberastasunik sortzen. Arazoa larria da, pinu ugari dago, gure serrategiak pinu egurrera zuzendurikoak dira eta landaketa alternatibo errentagarriagoak  ez dute merkaturik aurkitzen berau transformatzeko industriarik ezpaitago. Egurraren aprobetxamendura zuzenduriko enpresei, pinuan birlandatzea interesatzen zaie eta berau mozterako orduan argi ibili beharko gara iruzurrekin.

Nola uler daiteke altzarigintzan gerezi, pago edo intxaurrez eginiko mahai, armairu, Ate etbr-ak merkatuan bezeroaren eskura garesti azaltzea, beraien egurrarengatik oso gutxi ordaintzen denean??

Landaketa desberdinei ateak irekitzeko, serrategien eraldaketa eman beharko da goiz edo beranduago. Gobernuak neurriak hartu beharko lituzke zentzu hontan, askoz ere eder eta errentagarriagoak bailirake gerezi, intxaur, gaztain, mahats, sagar, kiwi,udare, aran,piku, haritz, pago, artelatz, andere mahats, ahabi, otsalizar, elorri, urritz, makal, amets edo ezki landaketak besteak beste! Sasiak berak, pinuak baino gehiago emango digu.

Gaur egun, blokeo egoera honetan, mintegiek bizi duten egoera inoiz baino okerragoa da. Pinuak prezio baxua duenez (ez da igoko) lurjabeek ez dute botatzen (igoko delakoan) eta mintegiek ez dute landarerik saltzen. Honen aurrean mintegi batzuk Ateak itxi dituzte eta zutik mantentzen direnak ez dakite nundik jo.

Idazki hontatik jendea animatu nahi dut, norkbere mintegitxoa eratzera. Naturaz gozatzen ikasteko bidea da, kontzientziazio eta sentsibilizazioa gauzatuz, jakituria eskuratu, biodibertsitatea zaindu eta eraldaketarako urratsak emonez nolanahi. Baso zein baratz mintegiak, norberak aukeraturiko haziekin etorkizuneko belaunaldientzako ondarea eta ingurunearen edertasuna kontserbatuz.

Lanketa fasean dagoen paisaiaren legeak, izango du zeresana  EH-ko landa eta mendi ingurunearen etorkizuneko bilakaeran eta horregatik paisaia katalogazioetaz aparte, birlandaketa berritzaileen aldeko politika  bideratzeko aproposa izan liteke. Onddo jangarriz mikorrizaturiko zuhaitzak derrigorrezkoak behar dute izan landaketa biodibertsoen aldeko politikak ahalbidetuz aldi berean. Hor txertatzen da Basapiztu, aldaketa eta ezagutzak bultzatzeko zerbitzuak eskeiniz. Merkatua ikertzen diardugu eta izango duzue gure berri etorkizunean...


Utzi iruzkina: